Atzealdea

KZgunea y Elkartekintza valoración 2012

KZguneak indar guztiak jarri ditu Elkartekintza Sarean ekimenaren bigarren ekitaldian. Abenduaren 13an izan zen azken jardunaldia.

Itxiera moduan egituratu zen azken jardunaldia jai-giro apartean ospatu zen eta azkenean 60 bat pertsonak hartu zuten parte. Lan-saioaren lehendabiziko zatian, Elkartekintza Sarean proiektuan parte-hartu duten pertsonek komunean jarri zituzten hilabete ugariren ostean jasotako ikasketa eta ondorio guztiak.

Horren ondoren, bost gai ezberdin jorratzeko eraturiko bost taldetan banatu ziren parte-hartzaileak: komuniteta, pertsonen promozioa, ezagutzaren kudeaketa, parte-hartzea, eta sareen sorrera. Elkarlan hau hasi eta minutu gutxira Berrikuntza Sozialarekin harreman estua duten beste hainbat pertsona batu ziren lan-saiora. Proiektu ezberdinetatik etorritako profesional hauek gogoz ekin zioten eztabaidari, baina konturatzerako, bi orduak agortu egin ziren, eta ehunka ideiarekin bete ziren mahai guztiak.

Lan-saio honetatik ateratako ondorioak elkarbanatu ostean, Los Sanchez antzerki konpainiak eman zion azken ukitua jardunaldiari. Konpainia katalandar honek “Alaska 2099” antzezlana aurkeztu zuen eta bertaratu zirenek asko gozatu zuten hura ikusten.

Esan beharra dago azken ekitaldi honetan KZguneak indartu egin duela proiektu honekiko konpomisoa. Izan ere, Elkartekintza Sarean-ek bere formakuntzaren zati esanguratsuenak batzen dituen formakuntza-saio txikiagoak (pilula formatiboak) eskaini baititu KZguneako zentruetan