KZgunea Donostia-San Sebastian: Ernest Llluch y KZgunea Azkoitia
KZgunea Donostia-San Sebastián: Ernest Lluch eta KZgunea Azkoitia berriro irekiak izan dira
KZgunea Donostia-San Sebastian: Ernest Lluch Anoetako estadio berrira lekualdatu da, Ernest Lluch Kultur Etxera, hain zuzen ere. KZgunea Azkoitiako zentroak, aldiz, aktibo jarraitzen du kokaleku berdinean.
KZgunea Donostia-San Sebastian: Ernest Lluch zentroa bere ohiko kokapenera bueltatu da, Anoeta pasealekua 7 (Ernest Lluch Kultur Etxea), 1. solairua. Duela gutxi eraberritutako eraikin honek udal zerbitzu desberdinak barne hartu ditu, hauetako bat KZgunea izanda.
Bertan, KZguneako instalazioak bi espazioetan zatitu dira: 9 ordenagailu dituen nabigazio gela bat eta, bestetik, 12 gailuz osatutako formakuntza gela. Halaber, aurrez aurreko ikastaroen irakaskuntza bikaina ahalbidetzeko, zentroak proiektorea du formakuntza plataforma eta beste web-baliabideak bistaratzeko, erabiltzaile ororen eskura dagoen inprimatzaileaz gain.
Donostia-San Sebastian: Ernest Lluch KZguneak astelehenetatik ostiralera 10.00etatik 14.00etara eta larunbatetan 16.00etatik 20.00etara du ordutegia. Igandeetan zentroa itxita egongo da.
KZgunea Azkoitia
Beste aldetik, KZgunea Azkoitia zentroa, Aita Madinabeitia z/g plazan (Zubiaurre Elkargunea 1. solairua) kokatuta dagoena, eraberritua izan da. Berriztatze hau eta gero, zentroa bi geletan egokitu da, bat nabigaziorako eta bestea formakuntzarako.
Formakuntza gelak 9 ordenagailu, eta ikastaroen edukiaren bistaratzea ahalbidetzen duten proiektore eta telebista ditu. Nabigaziorako gelak, ordez, 6 ekipo eta inprimagailua ditu.
KZgunea Azkoitia zentroak aurreko ordutegia izango du, hau da, 16.00etatik 20.00etara astelehenetik ostiralera.
WiFi konexioa
Bai KZgunea Donostia-San Sebastian eta bai KZgunea Azkoitia zentroek WiFi konexioa dute Smartphone eta Tabletei zuzendutako ikastaroak erdiespen zuzena izan dezaten.