Atzealdea

KZgunea colabora con CAP

Bi hamarkadaren ostean, Arabako Autonomia Pertsonalerako Zentruak festa-jantzia jarri du eta KZgunea gonbidatu du ospakizunera

KZguneak, IKT-ak hiritar guztiengana hurbiltzeko apustuan, beti eutsi dio zerbitzuak gizarte osoari eskaintzeko konpromisoari. Zerbitzu horiek modu generiko eta ireki batetan emateaz gain, kolektibo zehatzengana zuzenduta era eskaini izan dira. Zentzu honetan, KZguneak esperientzia ugari izan ditu formakuntzak beharrizan desberdinak dituzten erabiltzaileengana egokitzean. Are gehiago, moldagarritasun eta malgutasun horiek izan dira gure zentruen identitate zeinuak.

Zentruetatik talde mordo bat igaro bada ere, KZguneak bisitatzeko orduan izan den talderik aktiboenetako bat Gasteizeko Autonomia Pertsonalerako Zentrua izan da; talde honen helburua da arazo fisikoak dituzten pertsonei sostengu komunitario eta laguntza teknikoa ematea ahalik eta modurik normalenean bizi daitezen.

APZ-a zorioneko dago, duela gutxi bete baitu bere 20. urteurrena. Data eder hori ospatzeko bideo bat prestatu dute eta KZgunea gonbidatu dute bertan parte-hartzera. Gonbidapenari uko ezin egin eta gure taldeko pertsona bat aritu zen kameren aurrean. Bertan teknologia inklusiboak erabili behar duten pertsonak entzutearen garrantziaz aritu zen. "Talde hauetatik datozen bisitak ez genituen ikusten erronka handi bezala, baizik eta edozein momentutan gerta daitezkeen egoera normalen modura. Garrantzitsuena da momentu horiek heltzen direnean erantzun eraginkorrena emateko gaitasuna izatea", dio Nerea Anzarrek, iraganean talde honen formatzaile izan zenak.

APZ-ak, gainera, urteurren hau ospatzeko, bideoaz gain, bestelako ekintza eta ekitaldiak prestatu ditu. Horien artean, azpimarratzekoa da antolatu zuen ate irekien jardunaldia, herritar, kolektibo eta autoritateek zentrua barrutik ezagut dezaten.

KZguneatik, zorionak emateaz gain, APZ-ko langile guztiak animatzen ditugu orain arte egin duten bezala gogortasunez lanean jarrai dezaten. Milesker eta indar asko!.