Atzealdea

KZgunea cierre agosto

Beste urteetan bezala, KZgunea bere zerbitzuak etengo ditu abuztuan zehar. Hala ere, abuztuko lehenengo eta azkeneko asteetan zehar IT Txartelako frogak egingo dira ziurtagiri horiek lortzeko nahia dutenentzat.

Ohi bezala, formakuntza-jardueraz betetako urte baten ondoren, KZguneak jarduera etengo du abuztuan.

Hala, teknologia berriei buruz ikasteko interesa duten pertsona guztiak espero ditugu irailean, aurrez aurreko ikastaroen, urruneko ikastaroen, bideokonferentzien eta zuzeneko hitzaldien bidez.

Bitartean, KZgunearen Youtubeko kanalean eskuragarri daude orain arte egindako zuzeneko hitzaldi guztiak, astero igo diren bideotutorialeekin batera. Halaber, KZguneko blogean argitaratutako sarrera guztiak irakurtzeko eta partekatzeko eskuragarri daude.

Gogorarazi nahi dugu irailean ere beharrezkoa izango dela aurretiko hitzordua, tutoretzetara joateko eta edozein izapide egiteko.

Azkenik, adierazi behar da abuztuko lehen eta azken asteetan IT Txartela frogak planifikatu direla EAEko hiru lurralde historikoetan. Informacioaren Teknologien Erabileran ziurtagiri horiek lortu nahi dituzten pertsonek azterketan izena eman beharko dute IT Txartelaren webgunean.