Atzealdea

KZgunea charlas presenciales

Urrian aurrez aurreko hitzaldiak bueltatuko dira zenbait KZgunea zentroetan. Hauek gaikaz eta zentroz aldatuko dira hilero.

2022ko urritik aurrera KZguneak aurrez aurreko hitzaldiak eskainiko ditu berriro bere zentroetan, bi orduko formatoan, PC, Tablet eta Smartphonera bideratuta. Honekin, KZguneak bere formakuntza eskaintza zabaldu nahi du, eta IKTekin lotutako gaiak hainbat formatuetan lantzen jarraitu, erabiltzaileen beharretara egokitu daitezen.

Zehazki, EAEko hiru zentroetan aurrez aurreko hiru hitzaldirekin hasiko da urria. Irungo KZgunean (CBA), urriaren 17an, ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babesten ikasiko dute bertaratzen diren pertsonak. Hitzaldi honen bidez, badauden mehatxu informatikoak ezagutuko dituzu eta ulertuko dituzu, birusen aurkako programatzen eta erabiltzen ikasteaz aparte.

Araban, urriaren 21ean, Aldabeko Kzguneak ‘Zure Smartphona prest izan’ hitzaldia jasoko du; Smarthonearen kudeaketa eta zainketa hobea lortzeko hainbat aukera ikasteko eta memoria motak eta memoria gabe geratzeko alternatibak ezagutzeko.

Azkenik, Bizkaian, Deustuko KZgunean ‘Ezagutu Streaming plataformak’ hitzaldia emango da urriaren 27an. Gaur egun, zuzeneko emanaldia edo streaminga da ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko gehien erabiltzen den baliabideetako bat. Hori dela-eta, hitzaldi honen bidez, plataforma horiek zer diren eta nola funtzionatzen duten jakingo duzu, baita zeintzuk diren garrantzitsuenak ere.

Hitzaldien gaiak aldatu egiten dira hilero, baita hitzaldiak jasotzen dituzten lekuak ere. Hilero plangintzak KZguneako webgunean kontsulta ditzakezu.