IT Txartela
Nola ziurtatu IT Txartelan oposizioetarako?
IT Txartelaren ziurtagiriak behar dituzu zure oposizioetarako? Aukeratu proba egiteko KZgunea zentroa eta eskuratu zure ziurtagiria.
IT Txartela Informazioaren Teknologietako Oinarrizko Gaitasunen Ziurtapen Sistema bat da, pertsona batek tresna informatikoen eta Interneten erabileran dituen ezagutzak egiaztatzen dituena. Ziurtagiri mota hori Euskal Administrazio Publikoko erakundeek eta enpresa pribatuek eskatu ohi dute, lanpostu jakin batzuk lortzeko baldintza gisa.
Horrelako azterketek bi helburu betetzen dituzte:
- Herritarrak IKTekin lotutako edukietan ikastera motibatzea, beren ezagutzak egiaztatzen dituen ziurtagiri bat emanez.
- Enpresei eta administrazioei beren erakundea osatzen duten pertsonek IKTetan dituzten gaitasunen ebaluazio objektiboa egitea erraztea, bai eta sartzea aurreikusten dutenena ere.
KZguneak 230 zentro baino gehiago ditu euskal lurralde osoan, eta ziurtapena lortu nahi duten pertsonek beren bizilekutik gertu dagoen zentro bat dutela ziurtatzen du. IT Txartela probak doakoak dira eta 14 urtetik gorakoek egin ditzakete.
Hauek dira gehien eskatzen diren ziurtagiriak:
- Word 2010 aurreratua
- Excel 2010 aurreratua
- Outlook 2010
- Excel 2010 Oinarrizkoa
- Internet aurreratua
IT Txartelari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure atal espezifikora edo IT Txartelaren webgunera jo dezakezu.