Atzealdea

Inscripción formación videoconferencia

KZguneak eskuragarri du dagoeneko bideokonferentzia bidezko formakuntzarako zuzeneko izen ematea, webgunearen bidez.

KZgunearen erabiltzaileek, ikastaroren bat bideokonferentziaz egin nahi izanez gero, izena eman dezakete zuzenean webgunearen bidez, gainerako formakuntza-modalitateetan bezala.

Horrela, 'Ikastaroak' edo 'Hurrengo ikastaroak' atalean sartuta, izena online eman ahal izango dute interesdunek. Era berean, formakuntza-modalitate honekin lotutako informazio guztia hemen dago eskuragarri.

KZguneak garapen berri hori egin du modalitate berri hori gainerako formakuntza-modalitateekin parekatzeko, eta, horrela, prozesuak arintzeko, erabiltzaileei izapide hori errazteko.

Bideokonferentzia bidezko formakuntza

2020ko maiatzean sortu zen bideokonferentzia bidezko formakuntza, COVID-19k KZguneak itxi zituelako. Horrela, aurrez aurreko ikastaroak telematikoki emateko egokitu ziren, hau da, formakuntza-modalitate berri bat sortu zen, hezitzaileek talde txikiekin (4-6 pertsona) bideokonferentzia-aplikazio baten bidez emandako ikastaroekin.