Atzealdea

Formación_Tablets

KZguneak, bere zentruen bitartez, tabletetan trebatzeko formakuntza-saio berriak antolatu ditu. Aparailu elektroniko hauek azken garaietan izan duten gorakadari erantzuna ematea da antolaketa berri honen helburua.

Ikastaro hauen antolaketarako, KZguneak Android 4.0 sistema eragilea duten 80 tablet eskuratu ditu. Dagoeneko, gainera, gailuak formakuntza eskainiko den zentruetara bidaltzen hasiak dira. Hori bai, momentuz, tableten inguruko ikastaro hauek hiru proiektu pilotutan baino ez dira eskainiko; bakoitza probintzia batetan. Dena den, azken asmoa da datorren urteko urtarriletik aurrera formakuntza hau zentru gehienetara zabaltzea.

Hauek dira dagoeneko tableten erabileraren inguruko ikastaroak emango dituzten hiru zentruak:

  • Valdegovia/Gaubea-Espejo Araban
  • Basauri Bizkaian
  • Arrasate-Mondragon Gipuzkoan