Atzealdea

Formación a distancia

Jada zu ez zara eskuragarri dauden formakuntzetara egokitu behar dena, KZgunearekin formakuntzak dira zuregana egokitzen direnak: ikasi nahi duzun momentuan eta lekuan.

Digitalizazioari eta teknologiek eskaintzen dituzten aukerei esker, ikasteko modua askoz ere malguagoa bilakatu da; izan ere, ez dira pertsonak formakuntzen egutegira eta tokira egokitu behar direnak, baizik eta formakuntzak berak dira moldatzen direnak pertsona bakoitzaren beharren arabera. Urruneko formakuntzari esker, pertsona bakoitzak erabakitzen du noiz, non eta zein erritmoan ikasi.

KZguneko urruneko ikastaroak 10, 20 eta 40 ordu inguruko ikastaroetan antolatuta daude, 1, 2 eta 4 asteko iraupenarekin, hurrenez hurren, eta hilero planifikatzen dira. E-Learning plataforma baten bidez erabiltzaileek ikastaroaren gai guztietara dute sarbidea eta hezitzaileekin eta gainerako erabiltzaileekin hitz egin dezakete.

Hauek 11 formakuntza-kategoriatan sailkatuta daude: enplegu-bilaketa, komunikazioa, laguntza-ikastaroak, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta segurtasuna. Besteak beste, ikas dezakezu ofimatika edota Google tresnak erabiltzen, irudiak eta bideoak editatzen, APPak, web orriak edo marketing kanpainak sortzen, internet bidez enplegua bilatzen edota erosketak eta salmentak modu seguruan egiten, eraso informatikoak saihestuz.

Bestalde, KZguneak bideokonferentzia bidezko formakuntzak eskaintzen ditu, 4 ordukoak bi egunetan banatuta. Ikastaro hauetara bideokonferentzia-aplikazio baten bidez sar zaitezke eta honen bitartez zure etxetik ikastaroa jarrai dezakezu eta hezitzaileekin harremanetan jarri.

Formakuntza azkarrago eta arinago baten bila bazabiltza, KZguneak zuzeneko hitzaldiak ditu, 30 minutuko formatuan eskainita Youtubeko KZguneaTIC kanalean. Hauek asteko bi egunetan ematen dira, hizkuntza eta ordutegia txandakatuz gaztelania eta euskararen artean eta goiz eta arratsaldearen artean. KZguneko zuzeneko hitzaldiekin, ordu erdian ikasiko duzu behar duzun guztia, adibidez, zure gailuaren biltegiratzea kudeatzeko, artxiboak konprimitu eta deskonprimitzeko, WhatsApp-ari etekin guztia ateratzeko, mendi-ibilien appak erabiltzeko edota existitzen diren IAk ezagutzeko eta erabiltzeko.

Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruan zure erritmoan ikasi nahi baduzu, zuk erabakitako eguneko momentuetan, KZguneko formakuntzak zuretzako bikainak dira. ¡Deskubritu itzazu!