Formación a distancia
Ikasi nahi duzun lekutik eta nahi duzun momentuan KZguneko urruneko ikastaroekin
KZguneko urruneko ikastaroei esker, erabiltzaileek 10 orduko, 20 orduko edo 40 orduko ikastaroak egin ditzakete, nahi duten lekutik eta nahi duten eguneko momentuan.
Ofimatikatik zibersegurtasuneraino, Sare Sozialetatik eta enplegu-bilaketatik igaroz, KZguneak 20 urruneko ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu doan, zure erritmoan osatu ditzakezunak. Interneterako sarbidea behar baino ez da behar ikastaroak egiteko.
KZguneko zentroetako aurrez aurreko ikastaroak haien beharretara egokitzen ez diren pertsonentzat, KZguneak astebeteko (10 ordu inguru), 2 asteko (20 ordu inguru) eta 4 asteko (40 ordu inguru) urruneko ikastaroak eskaintzen ditu. Hauetan, erabiltzaileek hautatzen dute zein lekutan eta eguneko zein unetan jardun haien formakuntzan.
KZguneako urruneko ikastaroak 11 kategorien inguruan antolatuta daude: enplegu-bilaketa, komunikazioa, laguntza-ikastaroak, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, Sare Sozialak eta segurtasuna.
Urruneko ikastaro hauekin ikasi ahal izango duzu, besteak beste, tresna ofimatikoetan edo Google tresnetan moldatzen, argazkiak eta bideoak editatzen, APPak, web-orrialdeak edo marketin-kanpainak sortzen, Interneten lana bilatzen edota Interneten erosketa eta salmenta seguruak egiten eraso informatikoak saihesteko.
KZguneak hilero astebeteko, 2 asteko eta 4 asteko urruneko ikastaroak planifikatzen ditu, hauen modalitatea aldatuz. Ikastaro jakin batean interesa duten pertsonek, planifikazioarik ez badago, itxaron-zerrendan alta emateko aukera dute. Horrela, nahi duten ikastaroa planifikatzen denean, hasiera-dataren jakinarazpena jasoko dute, eta ikastaroan izena emateko gonbidapena ere.
Egiturari begira, KZguneko urruneko ikastaroetan gai-serrenda bat aurkezten da hainbat atalekin eta hezitzaileak gaibegiratzen eta ebaluatzen dituen froga praktikoak eskaintzen dira, beti ikaslearen ikaskuntza eraginkorra bilatuz. Gainera, formakuntza osatzeko, eduki teorikoen inguruko galdetegia eskaintzen da. Edozein zalantza edo iradokizunerako, ikasleek astero aukerako tutoriak dituzte bideokonferentzia bidez. Haietan, hezitzaileek edozein eskaerari erantzungo diote eta ikasleei lagunduko diete haien ikaskuntza-prozesuan.
Gainera, KZguneko urruneko ikastaroek foro bat dute, hala hezitzaileekin nola ikastaroko beste ikasleekin komunikatzeko. Honela, elkar-komunikazioa eta ikaskuntza errazten da. Hezitzaileekin komunikatzeko bide honi ikastaro bakoitzeko posta elektronikoa gehitu behar zaio; ikasleek bertara idatz dezakete zalantzak edota iradokizunak bideratzeko.
Urruneko ikastaroa bukatzean, ikasleek 0etik 100era bitarteko puntuazioa lortuko dute, lortutako ezagutzan, parte-hartzean eta egindako ariketetan oinarrituta. Puntuazioa 50koa edo gorakoa bada, KZgunearen ziurtagiria lortuko dute, urruneko ikastaroa arrakastaz egin dutela egiaztatzen duena.