Focus Group 2016
KZgunea bere erabiltzaileekin bildu da hauen iritzia ezagutzeko.
Aurreko urteetan bezala, KZgunea bere erabiltzaileekin bildu eta hauen iradokizunak entzuten ditu.
KZguneako zerbitzuaz gozatzera egunero zentroetara hurbiltzen diren erabiltzaileen gogobetetasunaren garrantziaz kontziente izanik, KZguneak hauen iritzia ezagutu nahi izan du. Horretarako eta aurreko urteetan bezala, "Focus Group" izeneko bilerak antolatu dira erabiltzaileek beraien iradokizunak azaltzeko.
Landu ziren gai nagusiak, zerbitzu gutunean azaltzen diren zerbitzuak izan ziren, bereziki KZguneako zerbitzu nagusia, formakuntza. Focus Groupean parte hartu zuten pertsonen aurrez aurreko formakuntza, urruneko formakuntza, autoformakuntza eta hitzaldiei buruzko ekarpenak izan ziren topaketaren ardatz.
Halaber, KZguneako azken berritasunak aurkeztu ziren. APPa, KZguneako zerbitzu desberdinen kontsulta eta kudeaketa mugikortasunean erraztuz eta erabiltzearekiko komunikazioaren hobekuntza, ikastaro eskaeren egoerari buruzko posta elektronikoen bitartez, buletin formatu berriak…
KZguneako erabiltzaileen iritziak, kezkak eta iradokizunak ezagutzea, proiektuaren zerbitzuen etengabeko hobekuntza ahalbideratzen du, KZguneako zentroetara egunero hurbiltzen diren pertsonen itxaropenak betez.