Feliz navidad 2021
IKTetan Ikasteko gogoz? Hasi urte berria KZgunearekin!
KZgunean, egindako lanagatik pozik agurtu dugu 2021, ziur baikaude 2022a teknologia berrien inguruko formakuntza-eskaintza zabala izango dugula.
KZgunean abenduaren 24tik urtarrilaren 2ra itxiko ditugu ateak, baina 2022ko urtarrilaren 3an berrekingo diegu gure zerbitzu guztiei. Horregatik, gure erabiltzaile guztiei Eguberri zoriontsua eta Urte Berri Ona opa nahi dizkiegu.
Horrela, eskuragarri dauden zerbitzu guztien errepaso txiki bat egin nahi dugu, guztiok gizarte digitalki aurreratu baten parte izan gaitezen.
Formakuntza
KZgunean, erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitzen diren formakuntza mota desberdinak eskaintzen ditugu.
- Aurrez aurreko formakuntza. Zure zentroan programatutako ikastaroak eta zure teknologia mailara egokitutakoak. Ez du axola zer maila duzun, aurrera egin ezazu IKTen ezagutzan. Planifikatutako aurrez aurreko ikastaroak kontsultatu nahi dituzu? Egin klik hemen.
- Urruneko formakuntza. Urrunetik eta zure erritmoan egiteko online ikastaroak. IKTetan sakondu nahi duten erabiltzaileentzat zuzenduta. Jakin nahi duzu zein ikastaro ditugun aurreikusita urtarrilean? Egin klik hemen.
- Bideokonferentzia bidezko formakuntza. Bideokonferentzia bidezko formakuntza, talde murriztuetan eta lekualdatu beharrik gabe, gure hezitzaileek emana. Kontsultatu hemen planifikatutako bideokonferentzia bidezko ikastaroen datak eta ordutegiak.
- Zuzeneko hitzaldiak. Herritar guztientzako zuzeneko hitzaldiak, IKTei buruzko informazioa emateko Ezagutu programazioa hemen.
Arreta pertsonalizatua
KZgunean uste dugu ezinbestekoa dela gure erabiltzaileei arreta pertsonalizatua ematea. Horregatik, eta aldez aurreko hitzorduaren bidez, KZgunean alta emandako edozein pertsonak honako hauek jaso ahal izango ditu:
- Informazio orokorra. KZgunearen funtzionamenduari buruzko edozein zalantza edo galdera, dela formakuntzari buruzkoa, dela izapidetzeei buruzkoa.
- Aurrez aurreko tutoretza teknologikoa. Ikastaro bat egin duzu eta zalantzaren bat argitu nahi duzu? Ez dakizu nola egin ekintza zehatz bat zure ordenagailuan? Tutoretza hauen bidez, KZguneko hezitzaileek behar duzun guztian lagunduko dizute.
Izapideak
KZgunean gure egunerokotasunean beharrezkoak diren izapideak egiteko aukera eskaintzen dugu. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
- BakQ. Identifikazio elektronikoko bitartekoa, euskal administrazio publikoen hainbat zerbitzutan online kontsultak eta izapideak egitea ahalbidetzen duena.
- Metaposta. Zerbitzu segurua, pribatua eta doakoa, dokumentu elektroniko pertsonalak jaso, sinatu, artxibatu eta legez zaintzeko irtenbide bat eskaintzen duena.
ITxartela
IT Txartela Informazioaren Teknologietan Oinarrizko Gaitasunak Ziurtatzeko Sistema bat da, pertsona batek tresna informatikoen eta Interneten erabileran dituen ezagutzak egiaztatzen dituena. Proba hauek KZgunearen instalazioetan egiten dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.it-txartela.net webgunea.