Encuesta satisfacción 2022
KZguneak % 95,4ko gogobetetasuna lortu du 2022ko zerbitzuaren balorazio orokorrean
Nabarmentzekoa da, halaber, hezitzaileek emandako informazioarekiko eta arretarekiko duten % 96,9ko gogobetetasuna eta berrikuntzen sustapenarekiko gogobetetasuna komunikabideetan, % 85,8arekin.
Urtero bezala, KZguneak gogobetetze-inkesta bat egin die mila bat erabiltzaileri, KZgunearen zerbitzu eta prestakuntza desberdinen asebetetze-maila ezagutzeko. Horrela, erabiltzaileei entzunda, helburua erakundearen etengabeko hobekuntza-prozesuan egin diren aurrerapenak monitorizatzea eta hobetu beharreko arloak identifikatzea da.
KZgunea zerbitzuaren balorazio orokorra
Zerbitzuaren balorazio orokorra % 95,4koa izan da 2022an, eta gogobetetze-daturik onena hezitzaileengandik jasotako informazioarekiko eta arretarekiko gogobetetzeak izan du, % 96,9arekin.
Eskura dagoen informazioari dagokionez, hezitzaileek jaso duten balorazioaz aparte, % 85,8k uste du egokia dela komunikabideetan (posta elektronikoa, sare sozialak, webgunea, buletina...) egiten den sustapena eta zentroetan zerbitzuei buruz dagoen informazioak ere % 83,2ko gogobetetasuna jaso du.
Beste arlo batetik, Gune Pertsonalak % 95,8ko gogobetasuna dauka.
KZgunea zerbitzuaren balorazio orokorra lurralde bakoitzean
2022an poztasun handiena izan duen lurralde historikoa Gipuzkoa izan da, % 93,8tik % 96,4ra igo baita. Ondoren, Araba dago, % 95,4ko gogobetetzearekin, eta, oso gertu, bizkaitarrek % 94,6an baloratu dute KZgunearekiko poztasuna.
KZgunearen gomendio-maila
Gomendio-maila (NPS) KZgunearen erabiltzaileen leialtasuna neurtzen duen adierazle bat da. Horrela, NPSa aurten 59,5 puntu lortu ditu. Erabiltzaileen % 64,4 KZgunearen sustatzaileak dira, erakundea aktiboki gomendatuz.
Urteko inkesta horri esker eta erabiltzaileen lankidetzari esker, KZguneak bere zerbitzuen eraginkortasuna azter dezake eta hobetu beharreko alderdiak identifika ditzake, KZguneko esperientzia erabiltzaile guztientzat ahalik eta egokiena izan dadin.