Encuesta satisfacción 2019
KZguneak %92,5eko gogobetetze-maila lortu du 2019an emandako zerbitzuaren balorazio orokorrean
KZgunearen gogobetetasun-inkestak datu positiboak eman ditu erabiltzaileek 2019an eskainitako zerbitzuari buruz duten iritziz.
Aurreko urteetan bezala, KZguneak 2019ko urteko gogobetetze-inkesta egin die KZgunearen erabiltzaile aktiboei, eskainitako zerbitzuari buruz duten gogobetetze-maila ezagutzeko. Inkesta hori hiru multzo handitan banatzen da: zerbitzuaren balorazio orokorra, zerbitzu moten balorazioa eta, azkenik, gomendio-indizea.
Hala, KZgunearen zerbitzuaren balorazio orokorra %92,5ekoa da, honela xehatuta:
- Erabiltzaileen %94,9 pozik dago KZguneko langileek emandako informazioarekin eta emandako arretarekin.
- Erabiltzaileen %80,8 pozik dago hedabideetako berrikuntzen sustapenarekin (posta elektronikoa, sare sozialak, webgunea, buletina …).
- Erabiltzaileen %84,3 pozik dago KZguneetan eskainitako zerbitzuei buruz dagoen informazioarekin (liburuxken, kartelen eta abarren bidez).
- Erabiltzaileen %93,1 pozik dago KZguneko Gune Pertsonalarekin.
Araban, KZgunearen balorazio orokorra %89,6koa da; Bizkaian, % 92ra igotzen da, eta Gipuzkoa da KZgunearen zerbitzuak hobekien puntuatzen dituen lurralde historikoa, %94,5eko gogobetetze-mailarekin.
Bigarren blokeak, zerbitzu-moten balorazioari buruzkoak, %90,3ko puntuazio orokorra du. KZgunearen aurrez aurreko formakuntzari, urruneko formakuntzari, hitzaldiei, tutoretzei eta sare sozialei buruzko iritzia jasotzen da bloke honetan.
Hirugarrenik eta azkenik, KZgunearen zerbitzuen gomendio-indizea – zerbitzuaren erabiltzaileen fideltasuna neurtzen duena– %52,7 da.
KZgunearen urteko gogobetetze-inkesta
Telefono bidezko inkesta hau egiteko, KZguneak ausaz hautatu ditu KZguneak emandako zerbitzuren batean parte hartu duten erabiltzaileak. Era berean, hautaketa hori laginketa proportzional bati jarraituz egin da, erabiltzaileen alta-probintzia kontuan hartuta, horrela lurralde historiko bakoitzaren ikuspegi bat izateko.