Encuesta de satisfacción 2016
1000 pertsonak KZguneari buruzko iritzia eman dute.
KZgunea, 2016.urtean gertatutakoak aztertu ditu bere zerbitzuen hobekuntzan jarraitzeko.
KZguneako Zerbitzu Gutunean azaltzen diren zerbitzuen kalitatea hobetzearen helburuarekin, 2016. urtean zerbitzuarengandik lortutako gogobetetasun-maila ezagutzeko 1000 erabiltzaile inkestatu dira.
Komunikazioa eta kalitatezko informazioa hedatzea eta erabiltzaeileenganako arreta, zerbitzuaren funtsezko bi faktore dira:
- Inkestatutako %98ak, hezitzaileengatik jasotako informazioa eta arreta gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat balioetsi dute.
- Inkestatutako pertsonen %80ak baino gehiagok gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat balioetsi dute berritasunak komunikabide digitalen bitartez sustatuta izana eta zentroetan aurkitu daitekeen informazioa. %81,4 eta %83,9 hurrenez hurren.
- KZguneako Erabiltzailearen Gunea gogobetetasunez edo oso gogobetetasunez balioetsi dute erabiltzaileen %88,85.
KZguneako zentroetako etengabeko formakuntza ekintzen planifikazioa eta erabiltzaileek ezagutzak barneratzeko formakuntzak egoki irakastea, zerbitzuaren helburu nagusiak dira. Inkestatutako pertsonengatik, formakuntza ekintza desberdinei buruz lortutako emaitzak ondorengoak dira:
- KZguneako aurrez aurreko formakuntza gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat balioetsi dute inkestatutako erabiltzaileen %95,75ak.
- %80ak urruneko formakuntza gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat balioetsi dute.
- Autoformakuntza zerbitzua gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat balioetsi dute inkestatutako erabiltzaileen %87ak.
- Ia %90ak, hitzaldiak gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat deritzoten zerbitzua da.
- IKT zalantzak argitzeko saioak edo tutoretzak, inkestatutako erabiltzaileen %95,6ak gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat balioetsi dute.
KZguneak sare sozialetan, eduki desberdinen bitartez zentroetan burutzen diren KZguneako ekintza desberdinak sustatuz eta gainera, erabiltzaileei azken berri teknologikoak gerturatuz duen presentzia positiboki balioetsi dute:
- Inkestatutako erabiltzaileen %94,17ak gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat ebaluatu dute sare sozialetan argitaratutako informazioa.
Alderdi guzti hauek aztertu ondoren, inkestatutako erabiltzaileen %95,3ak KZguneak eskaintzen dituen zerbitzuen balioeste orokorra gogobetekotzat edo oso gogobetekotzat deritzote.