Atzealdea

encuentro-aprendizaje-tac

Pasa den otsailaren 14an, KZguneak aurkeztu zuen ConectaJoven proiektua, ‘IV. Heziketa Topaketa: IKTetatik IETera, ikaskuntzarako teknologien inguruko hurbilketak eta esperientziak’ jardunaldian.

Donostiako Aiete Jauregian egindako jardunaldiak ingurune teknologikoetako ikaskuntza-esperientziak partekatzea zuen helburu, hau da, hainbat proiektutan IETak -ikaskuntzaren eta ezagutzaren teknologikoak- aplikatzea.

KZguneak, bere aldetik, ekitaldi honetan parte hartu zuen ‘ConectaJoven/KZgunea: IKTen balioa, belaunaldien arteko ikaskuntzaren eragileak’ aurkeztuz. 15 minutuko hitzaldi horretan, Toñi Maestrok, KZgunea proiektuaren arduradunak, ConectaJoven belaunaldien arteko ekimena osatzen duten puntu garrantzitsuenak azaldu zituen.

Beste erakunde batzuek ere aurkeztu zituzten beren proiektuak, hala nola, airea-eLEARNING, ALBOAN, Berritzegune Gasteiz eta Oxfam Intermón, besteak beste.

Hezkuntza-testuinguruan, teknologia izaera pedagogikoarekin erabiltzeari dagokio IET kontzeptua.

IKTak hezkuntza-ingurune batean aplikatzearekin lotutako ekimen guztiak bateratu ondoren, saioaren balorazioa egin zen eta proposamenak egin ziren irakaskuntza-prozesuetan IETak finkatzeko bidean jarraitzeko.

ConectaJoven

KZguneak ‘ConectaJoven’ bultzatu zuen 2018an, esperientzia pilotu baten bidez. Hainbat belaunalditako pertsonak elkartu zituen WhatsApp berehalako mezularitza aplikazioaren irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren bidez.

Hala, Gasteizko 5 institututako 65 gaztek helduei eman zizkieten tailerrak. Proiektu pilotu honek oso emaitza onak lortu zituen eta, beraz, 2019an proiektuaren II. edizioa egin zen, 6 ikastetxetako ikasleek (73 gazte) eta 100 pertsona helduk baino gehiagok parte hartuta.

Proiektuak bi helburu ditu:

  • Gazteetan gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea sustatzea.
  • Arrakala digitalean helduen inklusioa bermatzea, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) probetxuz erabiltzen dituztela bermatzea eta teknologiaren erabilera arduratsua egiten dutela bermatzea.

ConectaJoven Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eta Hezkuntza Sailaren artean abian jarritako esperientzia da, eta Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza izan du.