Donación equipos KZgunea
KZguneak 71 ordenagailu eman dizkio aurten Saharako El Aaiun herriari
KZgunetik erretiratzen diren ekipoak dira, eta Saharako haurrek eta helduek gaitasun teknologikoak eta linguistikoak gara ditzaten bideratzen dira.
Dagoeneko 185 ordenagailu eman dizkie KZguneak GKE ezberdinei 2018an ekimena sortu zenetik. Ordenagailu hauek jada ez dira beharrezkoak KZgunean, baina ederki funtzionatzen dute. Beraz, hala KZguneak nola GKEek ordenagailu hauetan tresna egokia ikusten dute gizarte-basterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonek mota guztietako ezagutzak eskura ditzaten.
Zehazki, 2021an, KZguneak emandako 35 ordenagailuetako batzuk El Aaiungo irakasleen prestakuntza-eskolara joan ziren, eta gainerakoak Gasteizko gela batean geratu ziren humeak arabiarra eta euskera ikasteko eta eskola-laguntza jasotzeko.
Guztira, KZguneak jada 131 ordenagailu eman dizkio RASDen Lagunen Elkarteari, eta beste 54 ordenagailu eman dizkie GKE ezberdinei, hala nola; Nuevo Futuro, Arabako Natur Institutua (ANI), Payasos y payasas de Hospital, ZEHAR edo Sansomendiko Auzo eta Lagunen Elkartea.
Kzguneak ekonomia zirkularreko ekimen honekin jarraituko du, erabiltzen dituen gailuak ahalik eta bizitza erabilgarri handiena izan dezaten eta pertsona gehiagok IKTak eskura izan dezaten, adina edo jatorria edozein dela ere.