Día de Internet en KZgunea
KZgunea, Intenet Egun honen helburuaren ildotik: Zibersegurtasuna adinekoentzat
Maiatzaren 17an Interneteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. "Internet adinekoentzat eta zehartze osasungarria" lelopean, aurten 60 urtetik gorako erabiltzaileen trebetasun digitalak bultzatzea bilatzen da. Horretarako, neurrien dekalogo bat proposau egin da.
Informazio Gizartearen Nazioarteko Egun honetan, maiatzak 17, adineko pertsonengan jartzen da fokua, “Internet adinekoentzar eta zehartze osasungarria” lelopean. Kzgunuearentzat lelo hau ezaguna da, proiektuaren hasieratik, helburu nagusia gizarteko kolektibo guztiei internetarako sarbidea eta formakuntza bermatzea izan delako.
Nazioarteko Egun honetarako, Segurtasuneko Institutu Nazionalak dekalogo bat landu du 60 urtetik gorakoen trebetasun digitalak bultzatzeko. Besteak beste, honako hauek aurreikusten dira: adinekoen parte-hartze aktiboa sustatzea Gizarte Digitalaren testuinguruan koka daitezen; adimen artifizialeko aplikazio berrietan adinagatiko edo desgaitasunagatiko diskriminazioa saihestea; formula berriak bilatzeko talentuaren eta esperientzia seniorraren garrantzia sustatzea; edo zibersegurtasunaren arloko ezagutzak eta trebetasunak ematea.
KZguneak badauka ibilbidea jada dekalogo honen helburu batzuetan: hamarkadak daramatza erakundeei bere azpiegiturak edota hezitzaileak eskaintzen, gizartearen eskaera zehatzei erantzuna emateko. 2021ean KZguneak desgaitasun motaren bat duten 400 pertsona baino gehiago hezi zituen, baita bibertsitate funtzionala duten beste ehun pertsonari ere. Gainera, 55 urtetik gorako 100 pertsona inguru trebatu zituen BakQ ziurtagiriarekin sinadura digitala egiten, Osakidetzarekin online itramiteak egiten eta Googleren aplikazioak, Android eta Whatsapa erabiltzen jakiten. Horretaz aparte, Donostia Lagunkoia proiektuaren bidez, dekalogoan aipatutako “esperientzia senior” horri balioa ematen zaio, adinekoek gaur egun dituzten beharrak haiekin identifikatzeko.
KZgunean, edonor zarela ere eta edonondik zatozela ere, eskura dituzu tresna teknologikoak eta horiek erabiltzen jakiteko prestakuntza, oinarrizko mailakoak zein maila aurreratukoak.
Eta zuk, zer egingo duzu Internet Egunean? Kzguneatik gomendatzen dizugu “Zure Sare Sozialetarako aholkuak” zuzeneko hitzaldian sartzea 19:00etan, edota “Herramientas para la comunicación no presencial” urrutiko ikastaroan izena ematera. Azken hau maiatzaren 23an hasten da, eman ezazu izena!