Cursos transporte video
Ikasi zure smartphoneari etekinik handiena ateratzen KZgunearen aurrez aurreko bi ikastaro berriekin
KZgunean formakuntza katalogoa zabaldu dugu, "Garraio publikoa zure Smartphonean" eta "editatu bideoak zure Smartphonearekin" aurrez aurreko ikastaroekin. Ikastaro horiek 4 orduko iraupena dute eta gailu mugikorretara bideratuta daude.
KZgunetik lanean jarraitzen dugu teknologia berriak euskal herritarrengana hurbiltzeko, gure formakuntza eskaintza aldian-aldian zabalduz. Horrela, 2020a hasi dugu gailu mugikorretara bideratutako bi ikastaro berrirekin: 'Garraio publikoa zure Smartphonean' eta 'Editatu bideoak zure Smartphonearekin'.
'Aisia eta entretenimendua' kategorian, 4 orduko 'Garraio publikoa zure Smartphonean' aurrez aurreko ikastaroak zerrenda handituko du. Bertan, erabiltzaileek garraioko aplikazio nagusiak ezagutu eta kudeatzen ikasiko dute, ikastaroa ematen den lurralde historikoa -Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa- kontuan hartuta. Era berean, ikastaroan parte hartzen dutenek EAEko lurralde osoan baliozkoak diren beste aplikazio batzuk ezagutuko dituzte, hala nola, Euskotren eta Renfe. Horrez gain, euskal errepideetako trafikoa edo obrak kontsultatzeko ezagutzak eskuratuko dituzte.
Bigarrenik, 'Editatu bideoak zure Smartphonearekin' 4 orduko aurrez aurreko ikastaroan, 'Irudia eta bideoa' kategorian, erabiltzaileek gailu mugikorretarako zuzendutako YouCut aplikazioa erabiltzen ikasiko dute. Aplikazio honek hainbat tresna ditu, eta argazkiak eta bideoak ukitu ahal izango ditugu, oso erraz.
Gure formakuntza eskaintza osatzen duten ikastaro guztiak ezagutu nahi badituzu, egin klik hemen.
Zuzeneko izen-ematea
KZgunearen webgunea eguneratuta, KZgunearen zentroetan planifikatutako ikastaroetan zuzenean izena emateko aukera dago. Kontsulta ezazu zure konfiantzazko KZgunea zentroaren plangintza, eta eman izena zuzenean bertan ematen diren zure intereseko ikastaro eta hitzaldietara.
Ezinbesteko tresna bihurtu da Smartphonea. Sakelako telefonoaren ohiko funtzioak bigarren maila batean geratu dira. Gaur egun, gure gailu adimendunarekin argazkiak egin ditzakegu, mapak kontsultatu, Interneten nabigatu…