Atzealdea

Cursos edición fotos y vídeos

KZgunearen ikastaroak, hala nola "zure argazkiei etekinik handiena atera GIMP-ekin" edo "Ikas ezazu ShotCut-ekin bideoak ukitzen" zure oporretako argazkiak eta bideoak optimizatzen lagunduko dizute, mundu guztiarekin partekatzeko.

Oporrak iristen direnean, oso ohikoa da bisitatzen ditugun lekuen argazkiak eta bideoak egitea; izan ere, leku paregabeak eta politak direnez, sare sozialen bidez edota gure familiarekin partekatu nahi ditugu. Hala ere, gutxitan jotzen dugu edizioaren mundura gure lanari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Zure argazkiak eta bideak material paregabe eta profesionalean bihurtu nahi badituzu, KZguneak eduki eta modalitate desberdineko formakuntzak eskainiko dizkizu.

Argazkiak editatzeko, KZguneak aurrez aurreko zein urruneko ikastaroak eskaintzen ditu. Haietan, esaterako, GIMP tresna erabiltzen ikasiko duzu: programa honek eskaintzen dituen aukerak ezagutuko dituzu eta, hezitzaileen laguntzarekin, programa erabiliko duzu zure argazkiei ukituak eta ahalik eta itxura onena emateko. Gainera, zure Smartphone-ko trenak ahalik eta gehien aprobetzatu nahi badituzu, KZguneak zure Smartphone-arekin argazkiei ukituak emateko ikastaro bat ere eskaintzen du.

Bestalde, bideoen ediziorako, KZguneak aurrez aurreko, urruneko eta bideokonferentzia bidezko formakuntza eskaintzen du. “Sortu bideoak zure gustokoen irudiekin” aurrez aurreko formakuntzaren bitartez, OpenShot erabiliz, zure gustokoen argazkiak eta abestiak bideo bakar batean fusionatzen ikasiko duzu. Era berean, KZgunean ShoCut-ekin bideoak ukitzen ere ikas dezakezu, lau asteko urruneko ikastaro baten bidez. Gainera, argazkiekin bezala, Smartphone-kin bideoak editatzea posible da; hori dela-eta, KZguneak horretarako aurrez aurreko zein bideokonferentzia bidezko formakuntza eskaintzen du.

Berreskuratu zure kameratik argazki eta bideo horiek eta atera iezaiezu etekin handiena KZgunearekin!