Curso BUTRIN - busqueda de trabajo
"Lana bilatu Interneten" on-line ikastaroa. Eman izena!
Azaroaren 25ean hasiko da momentuz interes handia piztu duen ikastaroa. Laster antolatuko da euskarazko bertsioa.
IKASTARORAKO IZEN-EMATEAK ITXI EGIN DIRA IKASLEEN KOPURUAREN MUGA JO DELAKO
Urrian zehar antolaturiko Sare Sozialen inguruko ikastaro arrakastatsuaren ondoren, KZguneak urrutiko formakuntzaren aldeko apustua berresten du "Lana bilatu Interneten" formakuntza berriarekin. Ikastaroa azaroaren 25ean hasiko da (astelehena) eta 4 asteko iraupena izango du. Ikastaroa praktikoa izango da, batez ere. Alderdi teoriko bat ere izango da tresna hauen jatorria aztertzeko eta izan duten arrakastaren berri emateko. Dena den, ondoren tresna ezberdinak hartuko dira hizpide eta hauek nola erabili ikasiko da, eurengandik lortzen dugun etekina nola handitu ikasteko.
Lana bilatzea ez da dagoeneko soilik langabetuek egiten duten akzioa. Oso praktika zabal da; batez ere bestelako aukerak bilatzen dituzten profesionalek eta lan-munduaren inguruko bestelako jakin-mina duten pertsonen egiten dutena.
Datuek argi diote lana bilatzeko webguneek metodo tradizionalek baino lan-eskaintza gehiago biltzen dituztela. Aldiz, ikastaroak beste alderdi bat izango du, non ikasleei ohartaraziko zaien kontuz ibiltzen lan-eskaintza faltsueekin eta mundu horretan geratzen diren iruzurrekin.
Interesatuek esteka honetan klik eginda egin ahal izango dute izen-ematea:
Izen-abizenak eta KZguneako helbide elektronikoa baino ez dituzu behar izena emateko.
Animatu!