ConectaJoven 2019
KZgunea sareak 'ConectaJoven' sustatzen du, belaunaldien arteko proiektua, adinekoen arrakala digitala gainditzeko
Vitoria-Gasteizko 6 institututako 72 gazte formakuntza jasotzen ari dira, dagoeneko, ekimenean izena eman duten helduei tailerrak emateko
KZgunea Eusko Jaurlaritzak Euskadin herritar digitalen bultzada sustatzeko sortu duen telezentroen sareak iaz belaunaldien arteko proiektu pilotua jarri zuen abian, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) helduei hurbildu eta arrakala digitala gainditzen laguntzeko.
‘ConectaJoven’ izeneko proiektua aitzindaria da, eta belaunaldien arteko esperientzia da, hezkuntza- eta gizarte-arlokoa; bertan, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek oinarrizko informatikako gaitasun digitalen inguruko tailerrak emango dizkiete inguruko helduei. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eta Hezkuntza Sailaren arteko esperientzia da, eta Vitoria-Gasteizen jarri da abian, euskal hiriburuko udalarekin eta Araba Foru Aldundiarekin lankidetzan.
Proiektuak bi helburu ditu:
- Gazteetan gaitasun digitalak hobetzeko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea sustatzea.
- Arrakala digitalean helduen inklusioa bermatzea, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) probetxuz erabiltzen dituztela bermatzea eta teknologiaren erabilera arduratsua agiten dutela bermatzea.
Eta, iazko esperientzian bezala, ConectaJoven II. Edizio honek bi fase eta itxiera-ekitaldi bat ditu:
- Lehen fasea: sei hilabeteetan zehar, urriaren hasieratik, gazteak zer ezagutza transmititu behar duten eta nola egin behar duten ari dira ikasten.
- Bigarren fasea: azaroaren erdialdetik abendura arte, belaunaldien arteko tailerrak ematen hasiko dira. Gazteek teknologia irakatsiko dute, kasu honetan, WhatsApp berehalako mezularitzarako mugikorreko aplikazioa erabiltzen izena ematen duten heldu guztiei.
- Itxiera-ekitaldia: lehen bi faseak amaitzean, espazio berean batuko dira parte-hartzaile, heldu eta gazte guztiak, eta diplomak banatuko dira, kasu batzuetan hezten lan egin dutela egiaztatzeko eta, beste batzuetan, tailerrean elkarreraginean jardun dutela egiaztatzeko.
Pilotuaren harrera ona eta emaitza positiboak ikusita, 2019 urte honetan esperientzia errepikatuko dugu. Hona hemen ‘ConectaJoven’ tailerrean inskribatutako helduei egindako galdera batzuen balorazioa.
72 GAZTE PARTE HARTZAILE
Vitoria-Gasteizko 6 ikastetxetako 72 gaztek (IES Federico Baraibar BHI; IPI Sansomendi; IES Los Herrán BHI; IES Ekialde BHI; IES Francisco de Vitoria) belaunaldien arteko tailerretan parte hartuko dute. Jarduerak Vitoria-Gasteizko Hegoalde, Iparralde, Lakua eta El Pilarreko gizarte-etxeetan dauden KZguneetan egingo dira.
Tailerrak gehienez 12 pertsonako taldeetan emango dira, 2 edo 3 gazte eta 4 edo 6 heldu. Horrela, gazte bakoitzak elkarreraginean jardungo du 2 helduekin. Taldeetan beti izango da dagokion KZguneako hetzitzaile bat. Gainera, taldeak antolatzeko orduen generoen arteko oreka bilatuko da.
KZGUNEA SAREA
KZgunea sarea 2001ean hasi zen, herritarrei IKTak (Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) hurbiltzeko eta horien erabileran gaitzeko. Urte hauetan, herritarren eta teknologia berrien artean sortu den arrakala digitala gainditzen lagundu du, betiere gizartearen gaitasun digitalak sustatzen dituzten zerbitzuak emateko eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak dituen eta Agenda Digitala Euskadi 2020.