Atzealdea

Conecta Joven

Guztira 66 gaztek eta 104 helduk parte hartu dute Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eta Hezkuntza Sailaren artean, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz, sustatutako proiektuan.

Eusko Jaurlaritzako Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuorde Nerea López-Uribarrik, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria Lucía Torrealdayk, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendari Xabier Arrietak, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko (EJIE) zuzendari nagusi Alex Etxeberriak eta KZgunea proiektuaren arduraduna Toñi Maestrok parte hartu dute gaur ConectaJoven proiektuari amaiera emateko ekitaldian.

Proiektu honen II. Edizio honen helburua zen IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) pertsona helduei hurbiltzea eta arrakala digitala gainditzen laguntzea. Eusko Jaurlaritzak Euskadin herritartasun digitalaren bultzada sustatzeko sortutako KZgunea telezentroen sareak antolatutako ekimenak arrakastaz gainditu ditu fase guztiak.

2018-2019 ikasturtean egin zen ekimen pilotu hau eta, haren emaitza arrakastatsuak direla eta, ikasturte honetako lehen hiruhilekoan, urritik abendura, esperientzia errepikatu egin da.

Bertan, Gasteizko sei ikastetxetako 66 gaztek hartu dute parte (IES Federico Baraibar BHI; IPI Sansomendi; IES Los Herrán BHI; IES Ekialde BHI; IES Mendebaldea BHI; IES Francisco de Vitoria BHI), bai eta jarduerak egin diren KZguneen auzeoetan -Hegoalde, Iparralde, El Pilar eta Lakua- bizi diren 100 heldu inguru ere. Parte-hartzaileak gehienez 12 pertsonako taldetan banatu ziren (hiru gazte eta sei heldu), eta arrakala digitala gainditzeko jarduera ezberdinak egin zituzten. Prozesua KZguneetan garatu da, eta proceso osoan izan dute taldeek bertako hezitzaileen laguntza. Jarduerak Vitoria-Gasteizko Hegoalde, Iparralde, Lakua eta El Pilar gizarte-etxeetan dauden hiru KZguneetan egin dira.

Proiektuak hiru fase ditu:

  • Lehenengoan, gero helduei transmititu behar zietena ikasi zuten gazteek.
  • Bigarren fasean belaunaldien arteko tailerrak egin ziren. Gazteek berehalako mezularitzako WhatsApp mugikorreko aplikazioa erabiltzen erakutsi zieten tailerrean parte hartu zuten pertsona helduei.
  • Hirugarren fasean, azkenekoan, diplomak banatu dizkiete programan parte hartu duten gazte eta heldu guztiei, kasu batzuetan hezten lagundu dutela egiaztatzeko eta, beste kasu batzuetan, tailerrean elkarreraginean jardun dutela egiaztatzeko.

Amaiera ekitaldia gaur goizean egin da Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioko Areto Nagusian. Parte-hartzaile guztiek arteko topaketa izan da, ikastetxeetako neska eta mutilen artekoa, WhatsAppeko tailerrak egiteko izena eman zuten helduen artekoa, aldi horretan preskauntza zuzendu duten KZguneko hezitzaileen artekoa, eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuorde Nerea López-Uribarri, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria Lucía Torrealday, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendari Xabier Arrieta, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko (EJIE) zuzendari nagusi Alex Etxeberria eta KZgunea proiektuaren arduraduna Toñi Maestro.

ConectaJoven

ConectaJoven Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eta Hezkuntza Sailaren artean abian jarritako esperientzia da, eta Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza izan du. Aurtengo udazkenean garatutako proiektua izan da, eta belaunaldien arteko esperientzia hezitzaile eta sozial interesgarria izan da. Ekimenaren helburuak ziren gazteek helduen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-jardueretan parte hartzea, helduek arrakala digitala gainditzen dutela bermatzea, IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) probetxuz erabiltzea eta teknologia arduraz erabiltzea.

KZgunea sarea

KZgunea sarea 2001ean sortu zen, herritarrei IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) hurbiltzeko eta herritarrak horien erabileran gaitzeko. Urte hauetan, herritarren eta teknologia berrien artean sortu den arrakala digitala gainditzen lagundu du, betiere gizartearen gaitasun digitalak sustatzen dituzten zerbitzuak emateko eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak dituen eta Agenda Digital Euskadi 2020. proiektu estrategikoan jaso diren helburuak bultzatzeko helburu nagusia aintzat hartuta.