Colaboraciones junio 2021
KZguneko lankidetza berriak Hobetuz eta Zainduz ekimenekin
KZgunea Gasteizko Udalaren Hobetuz proiektuarekin eta Zornotzako Udaleko Gizarte Ekintza Sailak garatutako Zainduz programarekin elkarlanean ari da gaur egun.
KZguneak sinergiak sortzen jarraitzen du hainbat erakunderekin, teknologia berriak euskal herritarrei hurbiltzeko. Gaur egun, bi lankidetza ari dira gauzatzen, hainbat kolektibori zuzenduta, baina helburu komun batekin: eten digitalari aurre egitea.
Gasteizen kasuan, KZguneak bere zentroetako baten azpiegitura jartzen du eskuragarri, Gasteizko elkarte eta kolektiboei Hobetuz programarako proposamena Internet bidez aurkezten irakasteko tailer bat eman dezaten. Hobetuz programa Gasteizko partaidetza- eta kudeaketa-tresna bat da, eta horren bidez, herritarrek udal-baliabideen zati baten xedea sustatu eta erabaki dezakete.
Amorebieta-Etxanoko KZgunean, bestalde, teknologia berriekin lotutako bi ekimen egiten ari dira: 'Digitalizazioa' eta 'Mente activa', Zainduz programak sustatuta. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak garatutako programa honek hainbat zerbitzu, ekintza eta prestazio.