Atzealdea
Cierre centros Vitoria
Gasteizko KZguneak martxoaren 23ra arte egongo dira itxita
2020/03/10
Gasteizko KZguneak ixteko arrazoia koronabirusaren hedapenaren aurkako prebentzio-neurria da.
Gasteizko KZguneak ez du inolako zerbitzurik eskainiko gaurtik, hilak 10, martxoaren 23ra arte, egun hori barne. Hala, ez da prestakuntza-jarduerarik, arreta-zerbitzurik – BakQ lortzea, Metaposta… –, ez eta it Txartela azterketarik ere.
Gasteizko Udalak atzo (astelehena) jakinarazi zuenez, Covid-19ren hedapena mugatzeko neurri gisa, "Gizarte-etxeetako jarduera eten" egingo da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Herritarren Arretarako Bulegoak izan ezik, martxoaren 23ra arte.
Horregatik, KZgunearen zerbitzuari ere eragiten dio neurri horrek, instalazioak euskal hiriburuko gizarte-etxeetan baitaude.
KZgunea zentroen informazio eguneratua
KZgunea zentroen sarearen egungo egoera kontsultatzeko, sartu Zentroen orrira eta bilatu zure KZgunea.