Atzealdea

cierre centros euskadi

Euskal Autonomia Erkidegoko KZgunea guztien jarduera eten egingo da aldi baterako, martxoaren 13tik 27ra arte, egun hori barne.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19ren aurkako prebentzioari buruz hartutako neurrien ondoren, KZguneak itxi egin dira EAEko udalerri guztietan, gaur, hilak 13, martxoaren 27ra arte (egun hori barne).

Aldi baterako etenaldi horrek KZgunearen berezko zerbitzuei eragingo die -aurrez aurreko prestakuntza, hitzaldiak eta tutoreak-, baita kanpoko zerbitzuei ere -it Txartela, BakQ, Metaposta, Mikroenpresa Digitala-.

Normaltasunez funtzionatzen jarraituko duen zerbitzu bakarra urrutiko formakuntza izango da, eta gure hezitzaileek tutoretza emango diote, ikastaroak behar bezala betetzeko. Halaber, erabiltzaile guztiei telefonoz eta posta elektronikoz erantzungo zaie beren ohiko KZguneko hezitzaileekin (kontsultatu Zentroen orria).

Zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideen arabera irekiko dira berriro. KZguneen egoerari buruzko informazio-eguneratze guztiak ohiko bideetatik egingo dira, hau da, www.kzgunea.eus webgunearen beraren eta gure sare sozialen bidez (Facebook eta Twitter).