Atzealdea

Cierre agosto 2021

Aurreko urteetan bezala, KZguneak abuztuan etengo ditu zerbitzuak. Hala ere, IT Txartelaren probak puntualki planifikatuko dira ziurtagiri horiek lortu nahi dituzten pertsonentzat.

Ohi bezala, formakuntza-jardueraz betetako urte baten ondoren, KZguneak jarduera etengo du abuztuan.

Hala, teknologia berriei buruz ikasteko interesa duten pertsona guztiak espero ditugu irailean, aurrez aurreko, urruneko eta bideokonferentzia bidezko ikastaroen bidez. Era berean, irailean zuzeneko hitzaldiei ere ekingo diegu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez.

Gogorarazi nahi dugu irailean ere beharrezkoa izango dela aldez aurreko hitzordua hartzea aurrez aurre joateko, edozein izapide egiteko edo Interneten nabigatzeko.

Azkenik, nabarmentzea, abuztuaren lehen eta azken astean IT Txartela probak planifikatu direla EAEko hiru lurralde historikoetan. Informazioaren Teknologien erabileran ziurtagiri horiek lortu nahi dituzten pertsonek www.it-txartela.net helbidean eman beharko dute izena azterketarako.

Irailean itxarongo dizuegu!