Atzealdea

cierre agosto

Abuztuan KZguneak bere zerbitzuak etengo ditu. Hala ere, IT Txartelaren probak planifikatuko dira ziurtagiri horiek lortu nahi dituztenentzat.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) formakuntza-jardueraz eta aholkularitzaz betetako urte baten ondoren, KZguneak abuztuan eten bat egingo du bere zerbitzuetan. Irailean, KZguneak bere ohiko jarduerari ekingo dio berriro, eta teknologietan ikasteko prozesua hasi duten pertsonekin jarraitzea espero du, teknologien munduan sartu nahi duten pertsona berri guztiekin batera.

Abuztuan zerbitzuak eten arren, YouTubeko KZguneaTIC kanalak eskuragarri jarraituko du orain arte egindako zuzeneko hitzaldi guztiekin, baita astero argitaratzen joan diren bideotutorial eta bideo animatuekin ere. Gainera, KZgunearen blogean teknologiaren erabilerari esker zure egunerokoa errazteko diseinatutako sarrera ugari aurkituko dituzu. Abuztuan ikasten jarraitu nahi baduzu, bi baliabide hauek ezin hobeak dira zuretzat.

Halaber, IT Txartelaren azterketak antolatu dira abuztuko lehen eta azken asteetan KZgunea zentru hauetan: Vitoria-Gasteiz: Ibaiondo, Vitoria-Gasteiz: El Pilar, Irun: CBA, Donostia-San Sebastián: Alderdi Eder eta Bilbao: Deusto. IKT gaitasunetan ziurtagiri hau lortu nahi baduzu, www.it-txartela.net webgunean eman beharko duzu izena.

Irailean KZguneak ohiko zerbitzu guztiak berreskuratuko ditu: urruneko, bideokonferentzia bidezko eta aurrez aurreko formakuntzekin, baita aurrez aurreko eta zuzeneko hitzaldiekin. Halaber, hitzordua eskatu ahal izango duzu gure hezitzaileekin IKTei buruzko tutoretza pertsonalizatuak jasotzeko eta zure KZgunean dauden ekipo informatikoak erabili ahal izango dituzu.