Certificado Carta Servicios
KZgunearen Zerbitzuen Kartak zerbitzuaren kudeaketa ona egiaztatzen duten ziurtapenak jaso ditu
OCA Global enpresak KZgunearen Zerbitzuen Karta ziurtatu du eta barne kudeaketa sistema eta KZgunearen taldeak proiektuarekin duen konpromisoa nabarmendu ditu
KZguneak OCA Global enpresaren errekonozimendua jaso du, eta egiaztatu du bai KZgunearen Zerbitzuen Kartak bai EJIEk kalitate-estandarrak betetzen dituztela.
Zehazki, KZgunearen Zerbitzuen Kartak, Euskadiko herritarrentzako IKTen trebakuntzari lotutako KZgunearen zerbitzuak erakusten dituenak, UNE 93200:2008 ziurtapena lortu du aurten ere. EJIEk, bestalde, ISO 9001:2015 kalitate-araua jaso du, KZgunea EJIEren Berrikuntza eta Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren (SGIQ) parte izanik.
Ekintza horiek gauzatzeko egindako auditoretzan, KZgunea proiektuaren bi indargune nabarmendu dira:
Komunikazio-sistema eraginkorra
KZgunearen helburu nagusietako bat erabiltzaileen IKTen inguruko beharrak asetzea da, sarea formakuntzarako eta zalantzak argitzeko erreferentzia-leku bihur dadin. Etengabeko lan horren ondorioz, KZgunearen barne-komunikazioko sistema oso eraginkorra dela onartu du OCA Globalek, erabiltzaileen beharrei eta eskakizunei erantzun arin eta zehatza ematea ahalbidetzen baitu.
Pertsonak, giltza
KZguneak IKTen inguruko beharrak ase nahi baditu ere, modu hurbil, gizatiar eta eskuragarrian gauzatu nahi du. Hori dela eta, pertsonak funtsezko puntua dira erakundean, sistemarekin duten barne-konpromisoagatik beren gaitasun-mailan. Proiektuan parte hartzen duten pertsona guztiek zerbitzua behar bezala ibiltzeko batera egiten dute lan, inor atzean utzi gabe IKT gaitasunetan. Baterako lan horren erakusgarri dira hezitzaileek KZguneak aldizka egiten dituen inkestetan lortzen dituzten emaitza onak: hezitzaileek jasotako arreta da puntuaziorik altuena lortzen dute, 2022an % 96,9ko gogobetetzea lortu baitu. KZgunea hezitzaileen lanaren eta proiektuko sailen lanaren emaitza da, baita erabiltzaileek proiektuan parte hartzeko egiten duten apustuaren emaitza ere.
Aurten ere, IKTetan trebatzeko zentroen euskal sareak kalitatearen aldeko konpromiso sendoa du, eta hori da bere jardueren oinarria. Urtero, KZguneak kalitate- eta berrikuntza-irizpideak betetzen ditu, eta bere helburu nagusien artean urtez urte lortzen jarraitzea dago.