Certificado Carta de Servicios
KZguneak UNE 93200:2008 ziurtagiria berritu du, zerbitzuaren kudeaketa ona egiaztatzen duena
KZguneak Zerbitzuen Kartaren ziurtagiria berritzea lortu du, dokumentuak kalitate-estandarrak betetzen dituela egiaztatzen duena. OCA Global enpresak eman dio errekonozimendua.
KZgunearen Zerbitzuen Kartan Euskadiko herritarrentzako IKTen gaikuntzarekin lotutako KZgunearen zerbitzuak azaltzen dira. KZguneak eskaintzen dituen zerbitzu propioei buruzko informazioa ematen du, bai eta erabiltzaileen beharren arabera emateko hartzen diren konpromisoei buruzkoa ere, betiere haien itxaropenak kontuan hartuta.
Dokumentu hori behar bezala eguneratuta dago urtean zehar, eta kanpoko auditoretzen bidez ikuskatzen da kalitate-ziurtagiriak jasotzeko. Zehazki, KZgunearen Zerbitzuen Kartak UNE 93200:2008 ziurtagiria du. Bestalde, ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiria berritu da, eta EJIEren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren (KKS) parte da.
KZgunearen Zerbitzuen Kartaren txostenean OCA Global enpresak nabarmentzen dituen alderdien artean dago zentroen sareak urtero eta partzialki egiten duen jarraipenaren aitorpena, fokua "Zerbitzuen Kartan identifikatutako konpromiso eta jomuga bakoitzaren egoeran" jarriz. Halaber, erabiltzaileek egindako komunikazio guztiei "azkar eta zorrotz" emandako erantzuna nabarmendu da. Era berean, positiboki baloratu da erabiltzaileen gogobetetze-mailaren azterketa, "oso xehetasun-maila onarekin" eta lagin "oso adierazgarriarekin" egiten dela uste baita.
KZgunearentzat, formakuntza-zerbitzu heterogeneoa eskaintzea bezain garrantzitsua, erabiltzaileek merezi duten zorroztasunez, moldakortasunez, kalitatez eta hurbiltasunez eskaintzea da. Herritarrek teknologiei buruzko ezagutzak eskura ditzaten, garrantzitsua da haien beharrak entzutea eta dituzten beharretara egokitzeko gaitasuna izatea. Ildo horretan, helburu nagusien artean dago erabiltzaileei entzutea eta haien itxaropenak etengabe asetzea. KZguneak lan egiten du pertsona guztiek IKTei buruzko formakuntza-zerbitzu bat izan dezaten etxetik gertu, merezi duten kalitatearekin, profesionaltasunarekin eta moldagarritasunarekin. Ez du axola zein den zure maila eta nolakoak diren zure beharrak, KZguneak gaitasun digitalak eskuratzen laguntzen dizu.