Atzealdea

Carta servicios 2021 2022

AENORek beste behin ere ziurtatu du Zerbitzuen Karta, UNE 93200:2008 arauaren bidez.

Zerbitzuen Karta KZguneak erabiltzaileen beharrak kontuan hartuta eskaintzen dituen zerbitzuen eta hartutako konpromisoen berri ematen duen dokumentu publikoa da.

2021 honetan, KZguneak berriro egiaztatu du UNE 93200:2008 araua betetzen duela, Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak (AENOR) egindako auditoretza-sistemaren ondoren. Zigilu horren arabera, KZguneak etengabe hobetzeko konpromisoa hartzen jarraitzen du, eta zerbitzuaren erabiltzaileen interesak eta itxaropenak zaintzen ditu.

Hala, KZguneak Zerbitzuen Kartaren bertsio berri bat jartzen du erabiltzaileen eskura, ziurtagiri hori egiaztatzen duten zigiluak eguneratuta.