carta-servicios-2019/20
KZguneak 2019-2020 Zerbitzu Karta eguneratu du
KZgunearen zerbitzu guztiak eta 2019-2020 urteetan hartutako konpromisoak jasotzen ditu Zerbitzu Kartak.
Konpromisoen helburuak berrikusi ondoren, KZguneak 2019-2020 urteetako Zerbitzuen Karta eguneratu du, hau da, 6.3 edizioa. Dokumentu honetan KZgunearen misioari, erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei, zerbitzuei, konpromisoei eta bestelako informazio interesgarriari buruzko argibideak jasotzen dira, hala nola eskura dauden informazio-fluxuak eta araudi erregulatzailea.
Hasieratik, KZgunearen misioa izan da euskal herritarrei konpetentzia digitalak eskura ditzaten tresnak eskaintzea eta, honen bidez, eten digitala murriztea KZguneako zerbitzuen bidez, betiere alfabetatze digitalera bideratuta.
KZgunearen laguntzarekin eten digitalari aurre egiten hasteko, beharrezkoa da doako izen emantea egitea; horren bidez, erabiltzaileak hainbat eskubide eta betebehar eskuratzen ditu KZguneak eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzeko.
KZgunearen araua bere helburuak betetzea da, eta horrek EAEn ematen den zerbitzuaren funtzionamendu ezin hobea dakar.
Zerbitzu horiek, bestalde, hiru multzo handitan banatzen dira: formakuntza (aurrez aurreko formakuntza, urruneko formakuntza, hitzaldiak), aholkularitza pertsonalizatua (tutoretzak, egindako kontsulta eta zalantzen erantzuna) eta gaur-gaurko edukiak (teknologia berriei buruzko online informazioa eta KZguneko nobedade guztien sustapena).
Aipatutako zerbitzuak behar bezala erdiesteko, KZguneak konpromiso batzuk ditu horietako bakoitzari buruz. Konpromiso horiek bi urtean behin berrikusten dira, eta erabiltzaileen eta KZgunearen arteko adostasuna oinarri hartuta doitzen dira.
Horrela, 2019-2020ko konpromisoek aldaketak izan dituzte formakuntzari buruzko blokean, Formakuntza-eskaintzaren aurrez aurreko ikastaroen (34tik 35ra), urruneko ikastaroen (15tik 18ra) eta hitzaldien (6tik 8ra) gutxieneko kopurua handitu egin baita, besteak beste. Hori gaurkotasuneko edukien blokean egindako aldaketak gehitu behar zaizkio, erabiltzaileei informazio-buletinak bidaltzeko maiztasuna areagotuz, baita argitalpen gehiago ere KZgunearen blogean.
2019ko Zerbitzu Kartaren konpromisoen betetzea
2019an hartutako konpromiso guztiak arrakastaz gainditu dira. Helburu horien artean, erabiltzaileen gogobetetze-mailari buruzkoak nabarmentzen ditugu, horiek baitira KZgunearen izateko arrazoia.
Hala, KZguneak konpromiso gisa hartu zuen 2019an erabiltzaileen %90 aurrez aurreko formakuntzarekin pozik egotea, %94,6ra arte gaindituta. Urrutiko formakuntzan, gogobetetze-ehunekoa gutxieneko %80koa izan behar zen, eta %89,92ra iritsi zen. Azkenik, hitzaldien kasuan, erabiltzaileen gogobetetze-maila gutxienez %80koa izan behar zen, eta azkenean %92,28koa izan zen.