Carta de Servicios 2025
KZguneak bere Zerbitzuen Karta berritu du eta 2024 konprimisoen dokumentua argitaratu du
KZguneak bere Zerbitzuen Kartaren bertsio berria argitaratu du. Bertan, konpromiso jakinetako helburuak areagotu dira, erronka handinahiagoak bilatuz.
KZguneak bere webgunean Zerbitzuen Karta berria argitaratu du, 2025-2026 urteetarako balio duena. Zerbitzuen Kartaren bertsio berri honek diseinu berria du, modernizazioa eta irakurgarritasun hobea bilatuz.
Zerbitzuen Karta dokumentu publikoa da, eskainitako zerbitzuen eta horietako bakoitzarengatik hartzen ditugun konpromisoen berri ematen duena, betiere erabiltzaileen itxaropenak kontuan hartuta.
Zerbitzuen Karta OCA Global erakundeak ziurtatzen du, UNE 93200:2008 arauaren bidez, eta, gainera, Q-Epea diploma du, ebaluazio sistema baten bidez lortzen dena.
Bertsio berri honetan, helburu jakin batzuk areagotu dira hurrengo konpromisoetan:
- Formakuntza eskaintzan urtean eskuragarri dauden aurrez aurreko ikastaro kopuruaren konpromisoa 50ra igo da.
- Aurrez aurreko ikastaroetan eskainitako ordu kopuruaren konpromisoa urtean 64.000 ordura igo da.
- Aurrez aurreko hitzaldietan eskainitako ordu kopuruaren konpromisoa urtean 110 ordura igo da.
- Aurrez aurreko hitzaldien erabiltzaileen gogobetasunaren konpromisoa 90 %ra igo da.
- Bideokonferentzia bidezko formakuntzaren erabiltzaileen gogobetasunaren konpromisoa 85 %ra igo da.
- Formakuntza eskaintzan urtean eskuragarri dauden urruneko ikastaro kopuruaren konpromisoa 25ra igo da.
- Urruneko ikastaroetan eskainitako ordu kopuruaren konpromisoa urtean 2.300 ordura igo da.
2025-2026ko Zerbituen Kartarekin batera, 2024an konpromisoak bete direla azaltzen duen dokumentua argitaratu da. Dokumentu honetan azpimarratzen da ezarritako konpromiso guztiak bete direla, KZgunea proiektuaren parte diren pertsona guztien lanari balioa emanez.
KZgunearen helburua herritar guztien zerbitzuan dagoen administrazio publikoa izatea da, erabiltzaileekiko konpromisoak bere gain hartzen dituena eta kalitate-bermerik handienak betetzen dituena, horretarako funtsezko elementua gardentasuna izanik.