Carta de Servicios
KZguneak 2025-2026 Zerbitzuen Karta eguneratu du eta 2025eko konpromisoen betetzea argitaratu du
KZguneak bere Zerbitzuen Kartan 2025ean jasotako konpromisoak betetzearen emaitza argitaratu du, eta 2026rako helburu berriak ezarri ditu.
Urte hasiera bakoitzean bezala, KZguneak erabiltzaileekin hartutako konpromisoak betetzearen emaitzaren urteko laburpena argitaratu du. Konpromiso horiek Zerbitzuen Kartan jasotzen dira. Gainera, Zerbitzuen Karta berrikusi da eta aldaketak egin dira 2026rako.
Zerbitzuen Karta agiri publiko bat da, non informazioa biltzen den KZguneak eskaintzen dituen zerbitzu propioei buruz eta zerbitzu horiek erabiltzaileen premien arabera emateko hartzen diren konpromisoei buruz, betiere kontuan izanik erabiltzaileen nahiak zein diren. Gainera, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak zehazten ditu, KZgunea zerbitzua erabiltzen dutenean.
Zerbitzuen Karta OCA Global erakundeak ziurtatzen du, UNE 93200:2008 arauaren bidez, eta, gainera, Q-Epea diploma du, ebaluazio-sistema baten bidez lortzen dena.
Zerbitzuen Karta berrikusi ondoren, Kalitate Planean ezarritako irizpideak aplikatu dira konpromisoak 2025. urterako moldatzeko eta honako aldaketa hauek egin dira:
- Aurrez aurreko ikastaroetan eskainitako orduei buruzko konpromisoa murriztu da: 50.000 ordu izango dira urtean.
- Formakuntza eskaintzan urtean aukeran dauden aurrez aurreko hitzaldien kopuruari buruzko konpromisoa handitu da: 10 hitzaldi egongo dira aukeran urtean.
- Aurrez aurreko hitzaldietan eskainitako orduei buruzko konpromisoa handitu da: 120 ordu izango dira urtean.
- Bideokonferentzia bidezko ikastaroetan eskainitako orduei buruzko konpromisoa handitu da: 700 ordu izango dira urtean.
- Zuzeneko ikastaroetan eskainitako orduei buruzko konpromisoa murriztu da: 20 ordu izango dira urtean.
- Hezitzaileen ordutegia ez betetzearen inguruan (zerbitzuaren berezko edo kanpoko kausek eraginda) webgunearen bitartez jakinarazten duten zentroen portzentajeari buruzko konpromisoa murriztu da: % 99koa izango da balioa berria.
2025-2026 Zerbitzuen Kartarekin batera, 2025. urteko konpromisoak betetzeko dokumentua argitaratu da. Dokumentu honetan, ezarritako konpromisoak betetzeari buruzko datuak nabarmentzen dira, eta, ez-betetzeen kasuan, hartutako neurriak jasotzen dira.
Sare publikoaren eginkizun nagusia da eten digitala murrizten laguntzea eta herritarrek teknologiarekin duten harremana hobetzea. KZgunea ahalegintzen da urtero ezarritako helburuak betetzen eta, horrela, erabiltzaileen gogobetetze handia lortzen. KZguneak IKTen trebakuntzan ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko egiten du lan, eta, horregatik, funtsezkotzat jotzen du bere prestakuntza-eskaintzaren eta zerbitzuen kalitatea eta eskuragarritasuna.