Campaña publicitaria
KZgunea 2026an hasi du publizitate interaktiboko kanpaina batekin
KZguneak sare sozialen bidezko gamifikazio-ekimen bat aurkeztu du: galdetegiak eta jokoaekin, teknologien ezagutza-maila zehazteko eta neurrira egindako formakuntzak proposatzeko.
IKTetan dituen formakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak ezagutarazteko asmoz, KZgunea publizitate-kanpaina bat egiten ari da 2026ko lehen hilabeteetan, eta "Egin klik eta aldatu txipa" leloa aurkeztu du telebistan, prentsa tradizionalean, prentsa digitalean eta hiri-altzarietako elementuetan, hala nola markesinetan, OPPIetan eta garraioan.
Urtarrilaren 14tik martxoaren 31ra bitartean, KZguneak herritarrak kontzientziatu nahi ditu pertsonek teknologiei buruz ikasten dutenean beren egunerokoan izaten duten hobekuntzaz, adina, generoa eta ofizioa edozein direla ere. Jarraian, gure publizitate-iragarkia ikus dezakezu:
Era berean, otsailean KZguneak stand bat izango du Bilboko Zubiarte merkataritza-gunean. Urtarrilaren 15etik otsailaren 21era, proiektuko langileek KZguneari buruzko informazio guztia eskainiko dute, eta ikastaroetan alta eta izen-emateak egingo dizkiete nahi dutenei. Martxoan Donostiako Garbera merkataritza-gunean ezaugarri bereko ekintza bat egitea aurreikusten da, eta 2025eko azaroan egin zen Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean.
Bestalde, KZguneak teknologiei buruz ikasteko ematen duen aholkularitzak jauzi bat egin du sare sozialetara, gamifikazio-ekimen baten bidez: nahi duten pertsonak atari batera sar daitezke, non galdesorta batzuk aurkezten zaizkien jokoen bidez, eta horiek ebatzi ondoren, interesen eta ezagutza-mailaren arabera, pertsona bakoitzari gehien egokitzen zaizkion KZguneko ikastaroak sustatzen dituzte. Jarduera horiek hilero eguneratzen dira: otsailean IAren erabilera segurua lantzen da karta-joko baten bidez, eta martxoan administrazio digitalari buruzko galdetegi egiazkoa/faltsua egingo da.
Publizitate-kanpaina hau Next Generation berreskuratze-funtsen bidez egin da: 2023tik, KZguneak hainbat ekintza egin ditu IKTen arloko formakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuak ezagutarazteko, herritarrek jakin dezaten zerbitzu publiko eta doakoa dutela eskura, teknologien ikaskuntza-prozesuan lagundu, aholkatu eta laguntzeko.