Atzealdea

Black Friday online

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak salatu du urriaren 19tik hona konparatu dituzten 16.000 produktuen % 99k ez duela bere balioa jaitsi Black Week honetan

2022an, Black Friday azaroaren 25ean da, ostiralean, eta Cyber monday azaroren 28an, astelehenean. Egun hauetan, teorian, normalean baino produktu merkeagoak eros ditzakezu, bai dendan, bai online. Hala eta guztiz ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) ohartarazi du denda askok prezioak igotzen dituztela Black Friday baino aste batzuk lehenago, eta, ondoren, jatorrizko prezioan saltzen dituztela, merkatutako artikulu bat erosi izanaren sentsazioa emanez.

Zehazki, OCUko zenbait kidek ikerketa bat egin dute, eta bertan elektronikako produktuen eta etxetresna elektrikoen 16.000 online prezio alderatu dituzte urriaren 19tik. Ondorioen artean, azpimarratzekoa da merkealdi horien % 99 ez direla errealak: produktuen % 37 merkeago erosi ahal izan zen azaroaren 21aren aurreko edozein egunetan (Black Week-en hasiera), eta % 61ek ez du prezioa aldatu urriaren 22tik orain arte.

Beraz, 2022 honetan, produktuen % 2 baino ez dira Black Week-en hileko gainerako hilabeteetan baino merkeagoak.

Gainera, OCUk ohartarazi du prezioen igoerak jaitsierak baino handiagoak direla. Prezioen jaitsieren batez bestekoa % 8koa den bitartean, igoerak % 13ra iristen dira.

Bestalde, egun horietan, online erosketak ugaritu egin direnez, ziberiruzurrek ere gora egin dute. Facua-Consumidores En Acción elkarteak ohartarazi duenez, Black Friday astean, phising kanpainek nabarmen egiten dute gora, eta Correos edo SEUR bezalako paketeria-enpresen nortasuna ordezten dute banku-datuak lapurtzen saiatzeko. Kasperskyk, munduko enpresa liderrak, mila phising mezu inguru detektatzen ditu urtero Espainian.

Interneteko nabigazioa eta Interneteko erosketak esperientzia positiboak izan daitezen, KZguneak hainbat ikastaro eskaintzen ditu. Alde batetik, 'Zibersegurtasuna. Arriskuak, ahultasunak eta mehatxuak', zibersegurtasuna zer den eta Interneten zer arrisku, mehatxu eta ahultasun dauden ikasiko duzu, zure gailuak babesten ikasiko duzu eta Interneten zure pribatutasuna mantenduko duzu.

Bestalde, 'Erosketa eta salmenta seguruak Interneten' urrutiko ikastaroan, online erosketen abantailak ezagutuko dituzu, baina Interneten ordainketak eta erosketak modu fidagarrian eta seguruan egiten ere ikasiko duzu. Eman izena gure formazioetan!