Atzealdea

Bergara. Semana TIC

Jende askoren intereseko gai ugariren inguruko hitzaldi, formakuntza eta lantegiak egongo dira ekimenean.

Hurrengo astean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien astea ospatuko da Bergaran. Ekimena, datorren astelehenetik (azaroak, 11) ostiralera (15) luzatuko dena, hiritar guztiengana zuzenduta dago. Bertan IKT-en inguruko lantegiak, hitzaldiak eta formakuntza-saioak izango dira; eta hauek gure bizitzak nola hobe ditzaketen ezagutuko da. KZguneak modu aktiboan parte hartuko du saioetan, ikasgelak utziz eta ekimenaren difusioan lagunduz. Esteka honetan programaren liburuxka informatiboa aurkituko duzue.

Goizetan zehar -09:00etatik 13:00etara- autobus batek herriko indsutrialdeak zeharkatu ditu enpresentzat zuzenduriko formakuntza-saioak antolatuz. Hauetan hurrengo gaiak jorratuko dira: "web orrialde propioak nola sortu", "marketing joerak" eta "mugikortasuna eta gailu mugikorrak". Bazkalostean, egunero, merkatari eta ostalarientzat zuzenduriko saioak antolatuko dira, "Learning by Doing" (edo eginez ikasi) izenarekin.

Aste osoko luzera izango duen programa hau oso betea da. Arratsaldetako saioetan parte-hartzaileek KZgunearen zentrua erabiliko dute. Saio hauek publiko orokorrari zuzenduta daude. Gaiak, euren interes publikoagatik eta ugaritasunagatik aukeratu dira:

  • Sare Sozialak eta nerabeak. Bereziki gurasoei zuzendua (azaroak 11)
  • Sarea palanka gisa lana bilatzeko (azaroak 12)
  • Negozio txiki eta autonomoentzako Sare Sozialak (azaroak 13)
  • Nola gera gaitezke lasai Interneten salerosketak egin ostean (azaroak 14)

Antolatzaileen esanetan, interesa dutenek laster apuntatu beharko lukete, lekuak mugatuak baitira eta soilik baieztapena dutenek parte hartu ahal izango baitute. Izena emateko, bide ezberdinak egin ahal dira: