Atzealdea

Asistente pedagogiko

KZguneako webgunearen formakuntza atalaren birmoldaketa, erabiltzaile bakoitzaren behar teknologikoetara hobeto egokitzen den ikastoroa zein den ezagutzeko laguntzaile pedagogiko bat gehitu da

KZgunea bere webgunearen formakuntza web-orria aldatu du, formakuntza katologoa osatzen duten ikastaroen kontsulta eta itxarote zerrendan izena ematea erraztuz. Ikastaro mota (aurrez aurrekoa, urrunekoa, autoformakuntza eta hitzaldia) eta kategoria desberdinen arabera (e-administrazioa, google apps, irudia, oinarrizko interneta, ofimatika-software librea, programazioa eta garapena, sare sozialak eta smartphone eta tabletak) behatzea posible egiten duen diseinuak, nahi dugun ikastaroa aurkitzeko modua errazten du.

Hau gutxi balitz, erabiltzailearen ezagutza teknologikoak kontutan izanda, erabiltzaileen behar teknologikoetara hobeto egokitzen diren ikastaroak zeintzuk diren erakusten dituen laguntzaile teknologikoa gehitu da. Minutu gutxi batzuetan galdera gutxi batzuk erantzuz, ikastaro proposamen bat zabalduko da.

Laguntzaile pedagogikoak proposatutako edozein ikastarotan klik eginez, honen deskribapena ikusi eta “Eman izena itxaron-zerrendan” botoia sakatuz, erabiltzailea ikastaroaren itxaron-zerrendan izena eman dezake. Azken pauso bezala, ikastaroa egiteko lehenespenak aukeratu behar dira.

Ikastaroaz gozatzeko beharrezko den baldintza bakarra, KZguneako erabiltzaile izatea da. Oraindik ez bazara, gertuen duzun KZgunean izena eman dezakezu.