Atzealdea

Apúntate formación distancia

KZgunea urruneko ikastaroak nahi duzun lekuan eta nahi duzunean egiteko pentsatuta daude, hezitzaileak zure eskura egongo dira, eta esperientzian oinarritutako metodologia bat erabiliz.

KZguneko urruneko ikastaroan nonahi eta noiznahi egiteko pentsatuta dauda eta hezitzaileak zure eskura egongo dira esperientzian oinarritutako metodologia bat erabiliz.

KZguneak hilero planifikatzen ditu 1, 2 eta 4 asteko urruneko ikastaroak teknologia berrietan inolako ordutegi-murrizketarik eta muga geografikorik gabe prestatzea nahiago duten erabiltzaileentzat.

Hala, ikastaroak irauten duen bitartean, formakuntza mota hori egiten duten erabiltzaileek ikaskuntza-plataforman eskuragarri izango dute emandako eduki guztia, eta eguneko 24 orduetan kontsultatu ahal izango dute. Gainera, KZguneak ziurta dezan erabiltzaileek formakuntzan azaldutako kontzeptu guztiak barneratu dituztela, ikastaroek ariketa praktikoak dituzte, eta horiek ikastaroa tutoretzaz arduratzen diren hezitzaileek zuzentzen dituzte.

Era berean, KZgunetik urruneko formakuntzan izena eman duten pertsonek zalantzak kontsultatu ahal izango dituzte ikastaro bakoitzean gaitutako foroaren bidez, baita bideotutorietara konektatu ere, gaien edukiari kontsulta guztiak galdetzeko.

Azkenik, jakinarazi behar da ikastaroa behar bezala egin duten erabiltzaileek bertaratze-ziurtagiria jasoko dutela KZguneko gune pertsonalean.

Kontsultatu urruneko formakuntzaren plangintza hemen.