Atzealdea

Actualización cita previa

Zentroetan aurrez aurreko zerbitzuak erabiltzeko aurretiko hitzordua eskatzeko eskaera handia egin ondoren, KZguneak telefono-linea gehiago jarri ditu erabiltzaileen eskura.

KZguneak ateak ireki ditu pixkanaka. Babes- eta segurtasun-neurriak behar bezala mantentzeko, aurrez hitzordua eskatzeko sistema bat jarri da martxan, zentro irekietara bertaratzeko.

Aurrez hitzordua eskatzeko eskaera asko daudenez, KZguneak telefono-linea gehiago jartzen ditu erabiltzaileen eskura, lurralde historikoaren arabera banatuta, prozesua arintzeko.

Horrela, interesdunek telefono-zenbaki hauetakoren batera deitu beharko dute, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, bisitatu nahi duten KZgunearen udalerriaren arabera:

Araba/Álava

  • 944 033 367

Bizkaia

  • 945 016 100
  • 944 033 324
  • 944 033 335

Gipuzkoa

  • 944 033 337
  • 945 062 555

Hala, gogorarazi nahi dugu gure zentroetan aurrez aurre ematen diren zerbitzuak KZgunearen zerbitzuen informario orokorra eman, izapideak egin (BakQ, Metaposta), aurrez aurreko tutoretzak burutu eta gehienez 20 minutuko nabigazioak direla.

Azkenik, gogorarazi nahi dugu gure zentroetara sartzeko nahitaezkoa dela maskara erabiltzea eta dokumentuak sinatzeko boligrafoa eramatea.

Gure zentroak berriro irekitzeari buruzko informazio guztia eta aurretiko hitzordua hemen.