KZguneak Q-epea zerbitzu-kartaren 2019-2021 urteetarako adostasun-ziurtagiria jaso du
KZguneako zerbitzu kartak Q-epeak egindako ebaluazio pasatu du ziurtagiria bi urte gehiago berrituz.
Q-epeak, kudeaketa aurreratuarekin konprometituta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoen sareak, Q-epea zigilua eman dio berriro KZgunearen Zerbitzu Kartari, egindako ebaluazioa gainditu ondoren. Horrela, KZguneak 2021. urtera arte berritzen du ziurtagiri hori.
Aitorpen horrek agerian uzten du KZgunearen Zerbitzu Kartaren osotasuna, Q-epeak eskatzen dituen arauak eta baldintzak betez. Nabarmentzekoa da KZguneko taldeak urtez urte egiten duen lan handia, zerbitzuak etengabe hobetzeko.
Joan den azaroaren 17an, Kudeaketa Aurreratuaren XXV. Europako Astean, Q-epea zigilua lortu izana egiaztatzen duten diplomak banatu ziren. Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren elementuak izan ziren erreferente: Estrategia, Pertsonak, Bezeroak, Berrikuntza eta Gizartea. Ekitaldi hori UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan izan zen.
Q-epea zigilua
Q-epea zigilua lortzeko beharrezkoa da ebaluazio-prozesu bat gainditzea. Ebaluazio-eredu honen metodologiak sistematika bat ziurtatzen du, eta sistematika horrek aukera ematen du ebaluazio-taldeak Zerbitzuen Kartaren ebaluazio objektiboa, errepikagarria eta independentea egingo duela bermatzeko. Ebaluazio-taldeak prestatzeko material lagungarri gisa ere balio nahi du.