Atzealdea

50 minutos navegación

Zure KZgunean gehienez 50 minutuz nabigatu dezakezu, denbora hori luzatu ondoren, erabiltzaileek esperientzia hobea izan dezaten.

KZguneak berriz ireki zirenetik, Covid-19 dela eta, zentroetan jarritako ekipoetan nabigatzeko denbora 20 minutukoa zen. Orain, denbora hori 50 minutura arte luzatu da.

Horrela, KZguneko zentroren batean nabigazio-zerbitzu hori erabili nahi duten pertsonek aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute, berriz ireki zenetik egiten den bezala.

Gogoan izan aldez aurreko hitzordua web bidez edo telefonoz egin daitekeela, joan nahi den zentrora deituta.

Hitzordua behar duten KZguneko zerbitzuak

KZguneak aurrez aurreko zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • KZgunea zerbitzuari buruzko informazio orokorra.
  • Tramitazioak: BakQ, Metaposta.
  • Aurrez aurreko tutoretza teknologikoak.
  • Nabigazioa, orain gehienez 50 minutukoa.

Gogoan izan eskatzaileak ezin badu aurrez aurreko hitzordura joan, bertan behera uzteko eskatzen dizuegu, hemen klik eginez eta sortutako erreserba-kodea erabiliz.

Azkenik, azpimarratu behar da informazioa lortzeko, KZguneari buruz nahiz zalantza teknologikoei buruz, urrutiko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen jarraitzen dugula.

Hitzordua behar duten KZguneko zerbitzuak Hitzordua behar duten KZguneko zerbitzuak