Eskura duzu formakuntza-modalitate berri bat, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan trebatzen jarrai dezazun. Etxeko erosotasunetik eta gure hezitzaileen euskarriarekin, zure ezagutza teknologikoan aurrera egin ahal izango duzu.

Zertan datza?

  •  Zuzeneko formakuntza bideokonferentziaren bidez.
  •  Gure hezitzaileen euskarria.
  •  Bi orduko bi saio.
  •  4 eta 6 pertsona bitarteko talde murriztuak.

Nola apuntatzen naiz?

Inprimaki bat bete behar duzu honako informazio honekin.

Datu pertsonalak eta harremanetarako datuak

Zure ordutegia eta lehentasunezko hizkuntza

Nola jakinaraziko didazue ikastaroaren hasiera?

Bi mezu elektroniko bidaliko dizkizugu:

  • Ikastaroa, datak eta orduak adierazten dituena.
  • Bideokonferentziara sartzeko esteka partekatuz.

Beste edozein kontsulta egiteko, deitu 945 016 100 telefonora edo idatzi kzc@kzgunea.net helbide elektronikora.