Gure ibilbidea

Zerbitzuen kartaren ziurtagiriak

Zerbitzuen karta finkatuz joan da urteetan, eta konpromisoa hartu dugu zenbait entitate ziurtagiri-emaileren eta ebaluatzaileren estandarrak betetzeko.

AENOR UNE 93200:2008ren logoa Q-epearen logoa

2009

Zerbitzuen kartaren lehen edizioan, AENORen ziurtagiria lortu zuen KZguneak UNE 93200:2008 arauan, bere zerbitzuen karta dela eta.

2015

KZguneak erabaki zuen EAEn kudeaketaren bikaintasunarekin konpromisoa hartu duten entitate publikoen sareko parte izatea (Q-epea). Hala, urte hartan bertan, entitate horren diploma lortu zuen.

2019

Beste behin ere, AENORen ziurtagiria berritu zuen UNE 93200:2008 arauan, arau hori betetzen duela egiaztatuz.

Hirugarrenez, KZguneak Q-epearen diploma lortu zuen, entitate horren estandarrak betetzen dituela ziurtatuz.

2019-2020 zerbitzuen karta

Ezagutu gure 2019-2020 zerbitzuen karta eta kontsultatu zuen nahiak betetzeko hartzen ditugun konpromisoak.

2019-2020 zerbitzuen karta

Konpromisoak betetzea

Zerbitzuen kartaren ziurtapenak konpromisoen betetze maila jakinarazi beharra dakar, eta konpromisoak bete ez diren kasuetan hartutako neurrien berri eman beharra ere bai. Horregatik, hemen daude azken 2 urteotako emaitzak.