Zure nabigazio esperientzia hobetzeko eta analitika lanak egiteko gure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookieen politika onartzen duzu.

Formakuntza Gaitasun-testa
Gaitasun-testa

Ikanos Eusko Jaurlaritzaren proiektu bat da eta Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea bultzatzen du euskal herritarren artean. 2015 Agenda Digitalaren (AD@15) esparruan garatu da, gaitasun digitalak zer diren eta nola eskura daitezkeen ezagutarazteko, partekatzeko eta zeregin horretan laguntzeko.

KZguneak paper garrantzitsu bat jokatu behar du prozesu guzti honetan, proiektuaren eta hiritarren arteko lotura lanak egin behar dituelako hain zuzen ere. Izan ere, horixe baita kolaborazio honen helburua: gaitasun digitalen markoa euskal gizartearen esparru guztietara helaraztea.

Esteka honetan proiektuaren informazio gehiago aurkituko duzu.

Proiektuaren xedea da gizarte lehiakorrago, parte-hartzaileago eta erantzunkideago bat garatzea da, bide batez zerbitzu digital aurreratuen eta eragin handikoen erabiltzaile izango dena. Hau da, IKTen palanka berritzailearen bitartez, pertsonen bizi-kalitatea areagotzea eta ongizate kolektiboa hobetzea.

Ezagutu zure gaitasun digitalen maila

Proiektu honek dagoeneko ibilbide luzea egin du, batez ere bere definizio eta aplikazio esparruen zehazketa lanetan. Martxan den tresna erreal bat ere sortu dute. Auto-diagnostikorako test bat sortu dute pertsona bakoitzak bere gaitasunen profil bat lortzeko. Galdera batzuk erantzunez, herritarrak azkar batetan jakingo du zein esparrutan daukan maila ona eta zein esparrutan hobetu beharko lukeen aldaketara batu eta hiritar digital batek bizi dituen abantaila berdinez gozatzeko.

Animatu zaitez eta egin inkesta esteka honetan klik eginez.

KZguneatik erabiltzaile denak inkesta hau egitera animatzen ditugu. Testa guztiz anonimoa da, baina oso erabilgarria gerta dakioke pertsona bakoitzari bere ezagutza digitalen maila zein den jakiteko. Testaren bukaeran, gainera, erabiltzaile bakoitzak txosten bat jasoko du. Bertan jasotzen diren aholku eta nota pertsonalizatuak oso lagungarriak izango dira bakoitzak bere profila hobetze aldera egin ditzakeen akzioak zeintzuk diren ikusteko.