Zure nabigazio esperientzia hobetzeko eta analitika lanak egiteko gure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookieen politika onartzen duzu.

Zer egiten dugu Aurkezpena
Aurkezpena

Nor gara?

KZgunea zentroen Euskadiko sare publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritzaren mende dagoena, 2001ean sortu zen, Euskadi Informazio Gizartean Planaren baitan (EIGP).

Aipatutako zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE, SA) enpresa publikoaren esku uzten ditu proiektuaren kudeaketa-zerbitzuak.

KZgunea zentroek garatutako jarduera nagusiak bi dira: teknologia berrietan formakuntza eskaintzea eta beste erakunde batzuekin lankidetzan jardutea. Gaur egun, gero eta gehiago eskatzen dira pertsonen enplegagarritasuna handitzen duten zerbitzuak; horrez gainera, erabiltzaileak eskura izaten ditu KZgunea zentroetako hezitzaileak, gure zerbitzu-katalogoarekin lotutako edozer zalantza teknologikori buruzko aholkularitza pertsonala dohainik eskaintzeko. Horren guztiaren ondorioz, partaidetza-datu bikainak eskuratu dira KZgunea zentroetan, urtero argitaratzen den memorian jasotzen den moduan. KZguneak, gainera, bikoiztu egin ditu ahaleginak, programa sektorialen kopurua eta eskariaren araberako formakuntza handitzeko; halaber, bitartekari gisa jarduten du egindako jarduera guztien kalitatea hobetzeko.

  • Udaletxeentzat, KZgunea aliatu estrategikoa da; izan ere, formakuntza-jarduerak eta ziurtagiriak antolatzen eta sustatzen ditu, herritarrei bideratutako zerbitzua hobetzen dutenak.
  • Erabiltzailearentzat, KZgunea kolaborazio-gune irekia da, enplegagarritasuna hobetzeko doako formakuntza eskaintzen duena eta, ondorioz, pertsonalki aberasten lagunduko duena.