Badakizu Datu Pertsonalak Babesteko Lege bat dagoela?

Lege horren izena hau da: DATU PERTSONALAK BABESTEKO ABENDUAREN 13KO 15/1999 LEGE ORGANIKOA.

Zer esaten du lege horrek? Zeintzu dira nire eskubideak?

Hainbat gauzatarako eskubidea daukat:

  • Nire datuak jaso behar dituztela jakiteko.
  • Nire datuak zertarako nahi dituzten jakiteko.
  • Datuak eskatzen dituenaren –normalean datuen tratamenduaren arduradunaren edo haren ordezkariaren– identitatea eta helbidea ezagutzeko.
  • Nire datuak emateari uko egiteko, lege batek horretara behartzen ez banau, behintzat.
  • Nire datuak edozein momentutan eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta, zenbait egoeratan, datuak tratatzearen aurka agertzeko.

Horiek zure eskubideak direnez, KZgunean behartuta gaude:

  • Izen-ematea egiteko, zure datuak jaso behar ditugula jakinaraztera. Jakin behar duzu:
    • Zure datuak "Usuarios y Tutores de KZgunea" izeneko fitxategian sartuko ditugula.
    • Zure datuak atal hauetan erabiliko ditugu: Erabiltzaileen erregistroa eta proiektuaren kudeaketa (estatistikak, aginte-taula, tutoreen erregistroa, udalak...). Ez ditugu erabiliko zure datuak bestelako helburuetarako.
    • Fitxategiaren arduraduna Informatikako Zuzendaritza da.
    • Zure datuak ematen ez badizkiguzu edo egiazkoak edo benetakoak ez badira, ezingo dizugu alta eman KZgunean.
  • Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuak tratatzearen aurka agertzeko, idatziz eskatu behar diozu Informatikako Zuzendaritzari (Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

 

KZguneak ez du bere gain hartuko haren web-gunean hirugarren baten edukiei edo konexioari eginiko esteken bitartez sortutako informazioren erantzunkizunik.