Zure nabigazio esperientzia hobetzeko eta analitika lanak egiteko gure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookieen politika onartzen duzu.

Ohiko galderak
Ohiko galderak

Nola eman dezaket izena KZgunean?

  1. KZguneako webgunetik http://www.kzgunea.eus/registro helbidean.
  2. KZguneako zentro batean:
    • Gerturatu KZgunea zentru batetara indarrean eta baliozko identifikazio agiri batekin (NAN, AIZ, pasaportea edo gidabaimena).
    • Zentruko hezitzaileak zure datuak sisteman erregistratuko ditu.
    • Datuak egiaztatu ondoren , inskripzio orria sinatuko duzu.
    • Azkenik, zure KZguneako erabilzailea eta pasahitza jasoko dituzu

 

Nola eman dezaket izena KZguneako aurrez aurreko ikastaroen itxarote zerrendan?

  • KZguneako formakuntza katalogoan sartu.
  • "Aurrez aurreko” ikastaro mota aukeratu eta ondoren, gustoko duzun ikastaroa.
  • “Eman izena itxaron-zerrendan” botoia sakatu.
  • Zure KZguneako saioa hasi ez baduzu, zure erabiltzailea eta pasahitza sartu.
  • Formazio jaso nahi dugun KZgunearen lurraldea, udalerria eta zentroa aukeratu.
  • Nahiago dugun ordutegia (Goizean, eguerdian, arratsaldean edo axolagabe) eta hizkuntza aukeratu.
  • Zure kontaktu datuak ondo daudela egiaztatu.
  • Bukatzeko "Onartu" botoia sakatu.

Itxarote zerrendan izena ematea ondo egin dela zihurtatzeko, zure gune pertsonala kontsultatzea gomendatzen dizugu.


 

Nola eman dezaket izena KZguneako urrutiko ikastoroen itxarote zerrendan?

  • KZguneako formakuntza katalogoan sartu.
  • "Urrunekoa” ikastaro mota aukeratu eta ondoren, gustoko duzun ikastaroa.
  • “Eman izena itxaron-zerrendan” botoia sakatu.
  • Zure KZguneako saioa hasi ez baduzu, zure erabiltzailea eta pasahitza sartu.
  • Hizkuntza lehentasuna aukeratu.
  • Zure kontaktu datuak ondo daudela egiaztatu.
  • Bukatzeko "Onartu" botoia sakatu.

Itxarote zerrendan izena ematea ondo egin dela zihurtatzeko zure gune pertsonala kontsultatzea gomendatzen dizugu.


 

Urruneko ikastaroa hastear dago, baina… Nola sar naiteke ikastaroan?

Ikastaroaren hasieraren jakinarazpena eta ikastaroa hasteko beharrezko informazioa posta elektroniko bidez izango da.

  1. Jasotako emailean, ikastarorako sarbideko URLan klik egin eta ondoren jarraitu botoia sakatu.

     
  2. Hasi saioa zure KZguneako erabiltzea eta pasahitza erabiliz. Aurretik KZguneako urruneko ikastaroren bat egin baduzu, posible da pasahitza aldatu izana.

 

Urruneko ikastarora sartzeko informazioa duen emaila galdu dut. ¿Nola sar naiteke ikastaroan?

  1. KZguneako wergunean “Formakuntza-plataformarako sarbidea” esteka sakatu edo http://e-forma.kzgunea.eus webgunera sartu.
  2. “Sartu” aukeran klik egin eta zure erabiltzailea eta pasahitza sartu
  3. “Nire ikastaroak” atalean, egiten ari zaren ikastaroak aurkituko dituzu.

 

Zer da gune pertsonala?

Gune pertsonalean, KZguneako erabiltzaile oro ondorengo ekintzakegin ditzake:

  • Egiten ari den ikastaroak kontsultatu.
  • Egiteko dauzkan ikastaroak kontsultatu.
  • Egindako ikastaroak kontsultatu:
    • Ikastaro hauen inkesta egin.
    • Ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jeitsi.
  • Itxarote zerrendan izena eman duzun ikastaroak kontsultatu.
  • Datu pertsonalak aldatu.
  • KZgunea-ko pasahitza aldatu.

 

Gune pertsonalera sartzeko pasahitza galdu det. Nola berreskuratu dezaket?

Zure erabiltzailea edo pasahitza berreskuratzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzu:

  • “Gune Pertsonala” atalera joan.
  • “Pasahitza ahaztu duzu” textuan klik egin.
  • NAN edo AIZ zenbakia eta egiaztapen testua idatzi.
  • "Onartu" botoia sakatu.
  • Azkenik, email bat jasoko duzu zure erabiltzailea eta pasahitzarekin.

 

Nola kontsultatu dezaket zentruen ordetegia eta kontaktu datuak?

  • "Zentroak" atalera joan.
  • Lurraldea, udalerria eta KZgunea aukertau.
  • Ondoren zentruaren fitxa ikusiko duzu.