Mugikorrak Kongoren alde ALBOAN GKEren proposamen bat da, “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainari lotua. Ekintza hau telefono mugikorra erabiltzen duten pertsonei zuzenduta dago, eta, erabiltzen ez diren mugikorrak jasota, helburu hauek bete nahi ditu:

Ekintza humanitarioak

Erabiltzen ez diren mugikorrak jasoz lortutako diruarekin, garapen-arloko proiektu humanitarioak egingo dira Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean.

Ingurumena zaintzea

Kanpainan jasotako gailuak berrerabili eta birziklatu egingo dira. Hortaz, ez dute helburu kutsagarririk izango.

Kontsumo arduratsua

Mugikorren bizitza erabilgarria luzatuta, arrazionalizatu egingo da mugikorrak fabrikatzeak duen ingurumen-inpaktua.

Mugikorrak birziklatuz eta berrerabiliz, Kongoko ekialdean mineralak erauzteko beharra murrizten laguntzen da. Izan ere, mugikor baten osagaien % 90 birziklagarriak dira.

Birziklatze honi esker lortzen diren etekin ekonomikoak gatazka armatuaren ondorioz Kongo ekialdean dauden errefuxiatuei eta lekualdatutakoei laguntzeko proiektuetara bideratuko dira.

Birziklatu dagoeneko erabiltzen ez duzun mugikorra, eta, horrela, ekintza humanitarioko proiektuak babestu, ingurumena zaintzen lagundu eta telefono mugikorren kontsumo arduratsua egingo duzu.

Kontsultatu mapan, erabiltzen ez diren mugikorrak jasotzeko postontzia duten KZguneak non dauden.