Metapostaren logoa

Metapostak, doako zerbitzu seguru eta pribatuak, dokumentu elektroniko pertsonalak jasotzeko, sinatzeko, gordetzeko eta legalki zaintzeko aukera ematen du.

Jaso eta gorde agiriak

Metapostarekin, edozein pertsonak bere dokumentuak jaso eta gorde ditzake, hala nola fakturak, nominak, aseguru-polizak, IT-Txartela ziurtagiriak e.a. Dokumentu horiek karpetetan ordenaturik eduki ahal dira edozein momentutan eta edozein lekutik irakurtzeko.

Igo zure agiri propioak

Igo eta gorde zure agiri pertsonal garrantzitsuak, hala nola ziurtagiriak, eskriturak, tituluak, notario-ahalordeak... Elektronikoki sinatu ahal izango dituzu, eta legezko balioa izango dute Administrazioaren aurrean.

Nola hartu alta?

Alta presentziala

Edozein KZgunean, identifikazio legal bat aurkeztuz.

Ziurtagiri digitala

Metapostaren web gunean, “Nire postontzian sartu” botoia sakatuz, ziurtagiri digital batekin.

Online bankua

Kutxabank, Laboral Kutxa eta Bankoa entitateen online bankuetatik.